Wikipedia, Entziklopedia askea
Helen Elizabeth Clark
(
Hamilton
,
1950eko
otsailaren 26a
)
Zeelanda Berriko
politikaria da.
1999tik
2008ra
lehen ministroa izan zen, eta
2009tik
Nazio Batuetako
Garapen Programaren administraria da
[1]
.
Zeelanda Berriko
lehen ministro kargua hartu zuen bigarren emakumea izan zen. Lehenengoa, eta Helen Clarken aurrekoa,
Jenny Shipley
izan zen. Hiru hauteskunde irabazi zituen jarrian.
Irakeko inbasioaren
aurkakoa izan zen. Haren agintaldian
Afganistanera
tropak bidali zituen berreraikitze-lanetan laguntzeko. Zeelanda Berriko azken hogei urteetako politika antinuklearra sostengatu zuen.
2008an hauteskundeak galdu zituen, eta 2009ko apirilean Nazio Batuetako Garapen Programaren administrari izendatu zuten
[1]
.
Raoul Wallenberg Nazioarteko Fundazioko ohorezko kidea da. 2014an
Forbes
aldizkariak egindako zerrendaren arabera, munduko 23. emakumerik ahaltsuena izan zen.
[2]
.
BBCren 100 emakumeak 2013an
|
---|
| |
...
|
|