Wikipedia, Entziklopedia askea
Hector Elizondo
(
New York
,
Ameriketako Estatu Batuak
,
1936ko
abenduaren 22
- ) aktore amerikarra da.
Urrezko Globo
Sarietarako hautagaia eta
Emmy
baten irabazle izandakoa.
Hector Elizondo
New Yorken
jaio zen
1936an
. Bere aita, Martin Echevarria Elizondo,
Puerto Ricora
joandako
euskalduna
zen eta bere ama, Carmen Medina,
puertorricoarra
zen.
1930eko hamarkadan
, bere gurasoek
New Yorkera
emigratu ziren. Bi seme-alaba izan zituzten eta Hector zaharrena zen. 10 urterekin
musikan
eta
kiroletan
trebea zen.
1951an
Jr. High School-en graduatu eta antzezpen eskola batean ikasten hasi zen. Bitartean,
beisbol
eta
saskibaloiean
jolasten zuen. Hain zen ona beisbolean jokatzen ezen bere estatistikekin
New York Giantsek
edota
Pittsburgh Piratesek
fitxatu zezaketen.
1954an
City College of New Yorken
sartu zen historia irakasle izatekotan, baina lehendabiziko urtean aita izan zen eta ikasketak utzi zituen familiarekin egon ahal izateko. Geroago, dibortziatu zen eta Rodd, bere semearen zaintzea lortu zuen.
1962
eta
1963
artean dantza ikasi zuen
Ballet Arts Companyrekin
Carnegie Hallen
, eta
1963an
bi
Off Broadwayko
antzezpenetan parte hartu zuen:
Kill the One-Eyed Man
eta
The Great White Hope
.
1969an
Carolee Campbell
aktorearekin ezkondu zen.
1980ko hamarkadan
Garry Marshallen
laguna egin zen. Elizondoren talentuak Marshall txunditu zuen eta filmak batera egiten hasi ziren. Elizondok 80 film baino gehiagotan parte hartu du, eta horietik 12 Marshallenak dira.