Wikipedia, Entziklopedia askea
Heaven's Gate
(
euskaraz
Zeruaren Atea
)
1980ko
Michael Cimino
estatubatuar
zinema zuzendari
eta
gidoigileak
zuzendu eta idatzi zuen
western
eta
epika
film bat da.
Kris Kristofferson
,
Christopher Walken
,
Isabelle Huppert
,
Jeff Bridges
eta
John Hurt
aktoreek antzeztu zuten.
Zinemaren historiako porrot ekonomiko eta komertzial handienetakoa izan zen, diru galeraren ondorioz
United Artists
ekoiztetxea ekonomikoki hondamendira bidali eta desagertzeko kinka larrian jarri zuen, guzti honek Ciminoren ospea guztiz suntsitu eta ordurarte zuzendari gazte goraipatuenetakoa zenaren zinemagintza ibilbide arrakastatsua amaituarazi zuen, film hau burutzeko erabateko askatasuna izan eta sekulako porrota izan zenez, ekoiztetxe garrantzitsuek beregan zuten konfidantza behin betiko galdu baizuten. Ordutik aurrera oharkabean igaro ziren lau film besterik ez zituen filmatu.
Filma maiz historia guztiko film txarrenena zerrendetan sailkatua agertzen den arren, zinemazaleen artean
kultuzko film madarikatua
bilakatu da.
Halere,
1981eko Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Sariaren
izendapena jaso (
Tambi Larsen
eta
James L. Berkey
) eta urte hartako
Canneseko Zinemaldian
Urrezko Palma
lortzeko lehiatu zen.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1870
, Averill eta Irvine gazteak
Harvard Unibertsitatean
ikasketak amaitu berri dituzten ikasleak dira. Hogei urte beranduago, eta jada
Mendebalde Urrunean
, bi gizonek egoera ezberdinak bizi dituzte. Averill, izaeraz serioagoa eta itxuraz zaharragoa, legearen aldeko marshalla bilakatu da. Bestalde, Irvine, edanak suntsitua eta dirurik gabe dago, baina oraindik bere onean dagoenez, Europako Ekialdetik etorritako nekazari etorkinen eta bertako lurjabeen arteko gatazkan buru belarri sartua dagoen Stock Growers nekazal elkarteko kidea da.