Wikipedia, Entziklopedia askea
Gustavo V.a
(
suedieraz
:
Oscar Gustaf Adolf
;
Drottningholmeko Jauregia
,
1858ko
ekainaren 16a
-
Drottningholmeko Jauregia
,
1950eko
urriaren 29a
)
Suediako
erregea
1907tik
1950era
arte (Bernadotte leinukoa).
Oskar II.a
eta
Sofia Nassaukoaren
seme zaharrena. Jaiotzean Varland-eko duke titulua eman zioten.
1881eko
irailaren 20an
ezkondu zen
Estokolmon
Viktoria Badengoarekin
. Bikoteak seme-alaba hauek izan zituen:
- Gilen
, (1884-1965). 1914. Maria Suediakoarekin ezkondu zen, eta lau urte geroago dibortziatu.
- Erik
, (1889-1918). Ezkongabea.
Gustavo V.a Suediako eta
Norvegiako
printze oinordeko izan zen
1872
. urtean. Suediako erregea izan zen
1907
urtetik (Norvegia
1905
. urtean banandu zen), eta bera izan zen azken monarka gobernuan erabakitzeko ahalmena izan zuena, eta 1918an
parlamentarismoa
onartu behar izan zuen. Hala ere, kanpo- eta barne-politikan sartu zen, eta behin baino gehiagotan (batez ere, bi mundu gerretan) kontra eginez gobernu parlamentarioari. Suediako monarka batek izan duen gobernualdi luzeena izan zuen, 43 urtekoa. Politikari dagokionez joera kontserbadorea izan zuen, eta
Alemania
eta agintari
nazi
batzuekin gerturatze diplomatikoaren aldeko politika izan zuen. Nazionalistekin izan zuen harremanagatik, eta bere ustezko homosexualitateagatik polemika iturri izan zen.
Bigarren Mundu Gerraren
ondoren, eta osasun-arrazoien eraginez, erregeak
Nizan
denboraldi luzeak pasatzen zituen.
Garaiko tenis-jokalari onenen artean egon zen (
Mr. G.
ezizena erabiltzen zuen).