Wikipedia, Entziklopedia askea
Gurutzeta
Barakaldoko
(
Bizkaia
) 9. barrutia da.
[1]
Eustatek
emandako datuen arabera barrutiak 12.718 biztanle zituen
2013
. urtean,
[2]
eta 1,454 kilometro koadroko azalera.
[3]
Barakaldoko udalerriaren mendebaldean kokatzen da. Iparraldean
Errekaortu-Kareaga
barrutiarekin egiten du muga, eta hegoaldean
Burtzena
auzoarekin. Barrutiak bi auzoz osatzen da Gurutzeta eta
La Paz
.
Gurutzeta eta La Paz auzoak oso desberdinak dira elkarrengandik, nahiz eta aldi berean eraiki ziren.
1950eko hamarkadatik
aurrerako immigrazioak, ehunka pertsona erakarri zituen
Barakaldora
, bertako lantegietan lan egitera. Horrela, pertsona haientzako hainbat auzo berri egin ziren. Gurutzeta auzoa, izen bereko plazaren inguruan zabaltzen da,
Gurutzetako Ospitalearen
ondoan. La Pazeko auzoa berriz
A-8
autobidearen mendebaldean hedatzen da, barrutiaren mendebaldean.
La Paz auzoan gune berdeak dira nagusi, etxebizitzak 12-13 pisutako dorreetan batu ziren, eta horrek plaza eta parke ugari eraikitzea posible egin zuen. Gurutzetak bien bitartean hirigintza tipikoagoa dauka, eta gune berdeak urriagoak dira. La Pazeko auzoaren ondoan, hiriko parkerik handiena dago,
Gorostitzako
parkea alegia.
-
La Paz
auzunearen ikuspegia..
-
Gurutzetako Plaza.