한국   대만   중국   일본 
Gumersindo Bikuna - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Gumersindo Bikuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
(≪ Gumersindo Vicuna ≫ orritik birbideratua)
Gumersindo Bikuna


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1876ko otsailaren 18a  - 1878ko abenduaren 30a
Barrutia: Bizkaia
katedradun

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Gumersindo Vicuna y Lazcano
Jaiotza Habana 1840ko urtarrilaren 13a
Herrialdea   Bizkaia
Heriotza Portugalete 1890eko irailaren 10a  (50 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria , matematikaria eta ingeniaria
Enplegatzailea(k) Unibertsitate Zentrala
Jasotako sariak
Kidetza Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademia

Gumersindo Bicuna Lazkano , gaztelaniaz Vicuna Lazcano, ( Habana , 1840ko urtarrilaren 13 Portugalete , 1890eko irailaren 10a ) politikari , matematikari , ingeniari eta irakasle bizkaitarra izan zen. Madrilen unibertsitateko irakasle izan zen. Espainiako zientziak zuen atzerapenaz erabat ohartuta, ahal zuen neurrian arazoari erantzuten saiatu zen.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Gurasoak Eskoriatzakoa eta Portugaletekoa ziren. Habanan 1848eko urtarrilaren 13an jaioa, hiru urtekin Bizkaiara joan zen, haren aitona/amonarengana. Lehenengo ikasketak Santurtzin eta Bilbon egin zituen. Ondoren, Madrilgo Unibertsitera joan zen. Madrilen unibertsitateko irakasle izan zen. Zientzietan eta Ingenieritza Industrialean Doktoretza egin zuen. Madrilgo Unibertsitatean Fisika matematikako irakaslea izan zen. Balmasedako barrutian diputatu aukeratu zuten Monarkia Berrezartzaren Gorteetan 1876, 1879 eta 1884an. [1]

1882ko apirilaren 5ean Espainiako Zientzien Errege Akademiaren zenbakiko akademikoa izendatu zuten eta 1883ko ekainaren 10ean domina jaso zuen. 1882an La Semana Industrial aldizkaria sortu zuen. La Familia aldizkarian, bestetik, kolaboratu zuen.

1890ean hil zen, irailaren 10ean, Portugaleten . [2] [3]

Obra [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Hamar bat liburu argitaratu zituen eta 70 artikulu inguru.

  • Teoria y calculo de las maquinas de vapor y gas con arreglo a la termodinamica (1872)
  • Elementos de fisica al alcance de todo el mundo (1874)
  • Progresos industriales (1875)
  • Tratado completo de agricultura moderna (1877)
  • Impresiones y juicio de la Exposicion Universal de 1878 (1878)
  • La carcoma , eleberria. Andres Cubi Mugino izenordeaz plazaratuta (1878). [4]
  • Manual de meteorologia popular (1880).
  • Introduccion a la teoria matematica de la electricidad (1883)
  • Discursos leidos ante la Real Academia de Ciencias Exactas, Fisicas y Naturales en la recepcion publica del... Sr. D. Gumersindo Vicuna Lazcano (1883)
Manual de Meteorologia Popular liburuaren lamina bat.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo loturak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gumersindo Bikuna Aldatu lotura Wikidatan