Guise leinua
frantziar
nobleziako familia izan zen, jatorria
Guise
herrian zuena.
XVI. mendearen
bigarren erdialdean izan zuen botere gehien eta
Frantziako Erlijio Gerretan
parte hartze nabarmena izan zuen. Frantzian ez ezik,
Eskozian
ere kausa katolikoa defendatu zuen,
Maria Guisekoa
eta honen alaba,
Maria Estuardoren
bitartez
[1]
.
Guise leinua,
Lorrena leinuaren
adar txiki bat zena,
Klaudio Lorrenakoak
(
1496
?
1550
) sortua izan zen,
Frantziaren
alde egindako zerbitzuak zirela eta,
1528an
Frantzisko I.a Frantziakoak
Guiseko duke
izendatu zuenean.
Frantzisko II.a Frantziakoaren
erregealdian Klaudioren bi seme,
Frantzisko
, Guiseko bigarren dukea, eta Karlos
kardinala
, nabarmendu ziren. Espainiako erregearen eta Aita Santuaren laguntzaz burututako
higanoten
aurkako jazarpenaren ondorioa izan zen
Amboiseko konspirazioa
(
1560
). Porrot egin zuen matxinada
kalbinista
honen helburuak Guisetar buruzagiak erail eta aginpidea
Borboi leinuari
ematea ziren
[2]
.
Guisetarrek antolatutako
Wassyko
higanoten sarraskiak (
1562
)
Frantziako Erlijio Gerren
hasiera eragin zuen
[2]
. Gerra hauetan Guisetarrak
Parisko Liga Santuaren
buru izateagatik, protestanteekiko zuten intolerantziagatik nabarmendu ziren eta baita
Valoistarrekin
Frantziako koroa lortzeko izan zuten lehiagatik ere.
1584an
Henrike III.a Nafarroakoa
kalbinista
Frantziako tronurako oinordeko bihurtu zenean,
Henrike I.a Guiseko dukeak
onartezintzat jo zuen. Horrek beste gerra zibil bat eragin zuen,
Hiru Henrikeena
deritzona, non Guiseko Henrikek,
Filipe II.a Espainiakoaren
laguntzarekin,
Paris
kontrolpean hartu, gobernari
de facto
bihurtu eta Frantziako errege koroa nahi izan zuen.
1588an
Henrike III.a Frantziakoak
Guiseko dukea eta honen anaia Luis,
Reimseko
artzapezpikua, hilarazi zituen. Hurrengo urtean, berriz,
Jacques Clementek
Henrike III.a Frantziakoa erail zuen.
Erailaren anaia txikia, Karlos Lorrenakoa Mayennego dukea (
1554
-
1611
) Guise leinuko buruzagi berri bihurtu zen. Honen iloba, Guisako duke berria zen Karlos Guisekoa (
1571
?
1640
) Frantziako errege izateko hautagai proposatua izan zen, ustez,
Isabel Clara Eugenia
espainiar infantarekin ezkonduz. Alabaina,
1596ko
urtarrilean
Henrike Borboikoak
bakeak egin zituen Guise leinuarekin.
Guise leinuaren gizonezkoen ondorengotza zuzena
1675ean
desagertu zen, Guiseko VII. dukearen heriotza goiztiarrarekin, eta geroago,
1705ean
, Guisetarren ondasunak
Borboi-Conde leinura
pasa ziren.
- ↑
Georges GOYAU:
House of Guise
The Catholic Encyclopedia. Vol. 7. New York: Robert Appleton Company, 1910. 2013ko urtarrilaren 4an begiratua.
- ↑
a
b
House of Guise
2013. Encyclopædia Britannica Online. 2013ko urtarrilaren 3an begiratua.