Guggenheim Bilbao Museoa
arte moderno
eta
garaikideko
museoa da,
[1]
Bilbon
(
Bizkaia
) kokatua.
Frank Gehry
arkitekto estatubatuarrak
Ibaizabal
ibaiaren parean eraiki zuen, Salveko zubiaren ondoan.
Solomon R. Guggenheim Fundazioak
kudeatzen du, munduko beste bost museo bezala.
[2]
Zuzendaria Juan Ignacio Vidarte da.
Museoa eraikitzeko negoziazioak 1991ko otsailean hasi ziren
Euskal Autonomia Erkidegoko
agintari publikoen
eta Guggenheim Fundazioko zuzendarien artean. Akordioa urte horren amaieran sinatu zen, eta 1992ko erdialdean, arkitektoa eta eraikinaren kokalekua aukeratu ziren. 1997an inauguratu zenetik, museoak milioi bat bisitari baino gehiago izan ditu urtean batez beste, eta aparteko eragina izan du euskal ekonomian eta gizartean; eskualdeko turismoa bultzatu du, eta, hirian, espazio publiko eta pribatu ugari biziberritu ditu. Horrez gain, hiriaren irudia hobetu du. Komunikabideek
Guggenheim efektua
edo
Bilbo efektua
[3]
deitu dioten fenomeno horrek guztiak kultura-turismoaren garrantzia nabarmendu du, eta emulazio-efektua eragin du beste herrialde batzuetan, emaitza desberdinekin.
Museoaren ezaugarririk deigarriena eraikin berritzailea da, forma lerromakur eta bihurriez, kareharriz, kristalezko errezelez eta titaniozko xaflez osatua
[4]
. Guztira 24.000 m²-ko azalera du, eta, horietatik, 10.540 m² erakusketetarako erreserbatuta daude, 19 galeriatan banatuta. Estatuan, erakusketa-metro gehien dituen museoa da
[5]
.
Bilboko itsasadarraren
ertzean dago,
Abandoibarra
izeneko eremu batean, dorre huts batek inguratzen duen
Salbeko zubiaren
ondoan.
Eraikina eta bere bilduma iraunkorra EAEko agintarienak dira. 2014ko abenduaren 3an, Guggenheim Bilbao Museoaren Patronatuak lankidetza
New Yorkeko
Solomon R. Guggenheim Fundazioarekin
beste 20 urtez berritzea onartu zuen. Lankidetza hori 1994an sinatu zen, eta abenduaren 31n amaitzen zen indarraldia
[6]
2017ko urrian eta hilaren 18ra arte, hau da, pinakoteka inauguratu zen egunera arte, museoak bere XX. urteurrena ospatu zuen hainbat jarduerarekin.
2022. urtean, Museoak XXV. urteurrena beteko du, eta Juan Ignazio Bidarte zuzendariak prentsaurreko batean azaldu zuenez, urte osorako jarduera prestatu dute
[7]
Museoa
Frank Gehry
arkitekto estatubatuarrak diseinatu zuen.
1997ko
urriaren 18an
zabaldu zuten: bertan
Jose Antonio Ardanza
lehendakaria eta
Espainiako
errege
Joan Karlos I.a
izan ziren. Museoa
dekonstruktibismoaren
estilo arkitektonikoaren arabera eraiki zen, eta
CATIA
izeneko programa informatikoa erabili zuten museoa osatzen duten titaniozko pieza guztiak diseinatzeko.
[8]
Guztira 11.000 metro koadroko erakusketa azalera dago, hemeretzi galeriatan banatuta. Erakusketa aretoez gain, liburutegi bat, auditorio bat, denda bat, jatetxe bat eta kafetegi batek osatzen dute. Horietaz aparte, administraritza eta kudeaketa bulegoak Mazarredo zumarkaleko gunean kokaturik daude.
Museoaren ekialdeko atrioak 50 metroko altuera du. Leihoek
Natural 62
dute izena, eta
Idom
enpresa bizkaitarrak diseinatu zituen.
Museoa
Bilbon
egitea erabaki zenean eta
Frank O. Gehry
arkitektoa kontratatu zenean, eraikina non egin erabaki behar izan zen. Udaleko agintariek hasieran
Alondegiako
gunea eskaini zioten Frank Gehryri, baina hark ezezkoa eman zuen, leku hori txikiegia zelako berak zeukan kontzepturako.
Orduan,
Abandoibarreko
guneko orubea (guztira 32.500 metro karratuko zabalera zuen) aukeratu zuten,
Salbeko zubiaren
eta
Mazarredo zumarkalearen
bitartean. Obrak
1995ean
hasi ziren, eta bi urte eta erdi iraun zuten. 30.000 milioi pezeta inguruko kostua izan zuten, eta gehiegizko kostua zelakoan, kritika ugari egin ziren: hasieran, jende asko aurka agertu zen.
Frank Gehryren erabaki pertsonala izan zen
titanioa
erabiltzea. Metal hori aukeratu aurretik, beste 29 materialekin probak egin ziren, altzairua, esate baterako. Obrak hasi zirenean, titanioak nazioarteko merkatuan izandako prezio-igoerak arriskuan jarri zuen museoa eraikitzea baina, azkenik,
Errusiatik
ekarritako titanio merkeagoa erabili zen.
Titaniozko
33.000 xafla erabili ziren eraikinaren parte handi bat kanpotik estaltzeko, titaniozko xaflak mehe-meheak, 0,38 mm-ko lodierakoak.
[9]
[10]
Pittsburghen
landu ziren xaflak.
[11]
Lodiera mehe horrekin, 60 tona titanio erabili ziren guztira.
Obretan enpresa hauek hartu zuten parte, besteak beste:
Guggenheim Bilbao Museoaren bilduma zabala da, batez ere
XX. mendeko
artistetan zentratuta. Bere ezinbestekoen artean dago
Mark Rothkoren
Titulurik gabea
[13]
,
Jeff Koonsen
Puppy
[14]
eta
Idi bihotzak
[15]
,
Richard Serraren
Denboraren materia
[16]
,
Anself Kieferren
Bi ibaien lurra
[17]
,
Eduardo Txillidaren
Sakona airea da
[18]
,
Jenny Holzerren
Bilborako instalazioa
[19]
edo
Loiuse Bourgeoisen
Ama
[20]
.
Jorge Oteiza
,
Joseph Beuys
,
Antonio Saura
,
Robert Motherwell
,
Jean-Michel Basquiat
edo
Esther Ferrerren
lanak ere badituzte, besteak beste.
Sakontzeko, irakurri: ≪
Puppy
≫
Museoaz gain, kanpoaldean konplexua osatzen duten osagaiak daude; esaterako,
Puppy
txakurkumea, hamabi metroko altuera duena, Mazarredo Zumarkale parean.
Jeff Koonsen
sorkuntza da, printzipioz museoaren irekierarako sortua, baina gero, etengabe berrizturik eta zaindurik, geratu egin da.
Itsasadarreko gunean,
Louis Bourgeoisen
Mamma
(
Ama
) izeneko 10 metroko armiarma dago.
[21]
Itsasadarraren alde berean, apur bat aurrerago hiriko erdialderantz,
Ramon Rubialen
estatua dago.
Museoaren aurrealde eta atzealdean, hau da, ekialde eta mendebaldean, bi aintzira txiki daude: aurrealdeko lakuak museoa eta itsasadarra elkartzea du helburu, eta horretarako zubi moduko bat eraiki zen bien artean. Zubi horrek beste elementu artistiko bat osatzen du, eta noizbehinka laino moduko bat ateratzen da zubiaren azpitik.
Horrez gain, Frank Gehryk
Salveko zubia
museoarekin elkartu nahi izan zuen, eta horretarako museoaren alboan 57 metroko dorre bat eraiki zuen.
[22]
Dorreak helburu bakarra du,
Abandoibarreko
gunea zubiarekin batzea, horretarako eskailera batzuk eraiki ziren. Aurrealdeko lakuaren barruan sua botatzen duten bost su pizgailu daude, normalean arratsalde aldera.
Hasieran kritika ugari jaso zituen, Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren inbertsioa gehiegizkoa zelako. Horrez gain,
Euskal Herriko
artista batzuek,
Jorge Oteiza
esaterako, uste zuten bertako eskultore eta egileei garrantzia gutxiago emango zitzaiela kanpoko egileen mesedetan.
Dena dela, argi eta garbi dago museoak eragin itzela izan duela hirian: esan liteke Bilbo
turismoaren nazioarteko mapan "ipini"
duela.
[23]
Urtero ehundaka milaka turista joaten dira
Bilbora
museoari buruz entzundakoa euren begiekin ikustera. Horrek hotel, jatetxe eta turismoarekin loturiko hainbat negozioren garapena ekarri du eta milaka euroko eragina dauka hiriko eta
Bizkaiko
Barne Produktu Gordinean.
[24]
2007
. urtean zehar Guggenheim Bilbao Museoak 10. urteurrena ospatu behar zuela eta, hainbat ekitaldi eta egitasmo antolatu ziren. Horien artean, museoak aukeraturiko
Daniel Buren
arkitekto
frantsesaren
Zeharkatzen
proposamena: haren arabera, museoaren ondoko Salveko zubia eusten duen "arkua" gorriz margotu zen. Egileak zioenez, gorria zubiaren berde kolorearekin bat zihoan eta museoaren forma kurboekiko kontrajarria zen.
Daniel Burenen proposamenaz gain, beste bi aurkeztu ziren lehiaketara:
Liam Gillick
artista britainiarrarena eta
Jenny Holzer
estatubatuarrarena.
2014ko
abenduaren 3an
,
Bilboko
Guggenheim museoa autonomoago bihurtu zuten Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Aldundiak eta Solomon R. Guggenheim museoak, hurrengo hogei urteetarako sinatu zuten kudeaketa hitzarmenagatik.
[25]
2015eko
urtarrilaren 3an
jakin zenez, guztira 1.011.363 bisitari jaso zituen museoak 2014an.
[26]
Gutxienez
2008
. urtetik Bizkaian beste Guggenheim museo bat egiteko asmoa dago.
[27]
[28]
[29]
[30]
2021
. Guggenheim Bilbao Museoarekin batera, eta honi lotuta,
Urdaibai
aldean
[31]
[32]
Guggenheim museoen sareko beste bi eraikuntza egiteko asmoaz hitz egiten zen.
[33]
Proiektu bat baino gehiago egon dira 2008tik aurrera Urdaibai aldean Guggenheim berri bat, ―eraikuntza bat edo bi―, eraikitzeko. Proiektu guztiek izan dute nolabaiteko aurkakotasuna.
[34]
[35]
[36]
[37]
- ↑
ARTINFO: Guggenheim Museum Bilbao: About
- ↑
www.hiru.com: Guggenheim Bilbao Museoa
- ↑
(Ingelesez)
≪El "Efecto Bilbao", objeto de investigacion en la revalorizacion de ciudades≫
EL PAIS
2018-02-12
(Noiz kontsultatua: 2023-01-15)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Larrauri, Eva. (2001-01-15).
≪El Guggenheim afirma que el producto para limpiar la fachada cuesta 500.000 pesetas≫
El Pais
ISSN
1134-6582
.
(Noiz kontsultatua: 2023-01-15)
.
- ↑
≪El Guggenheim de Bilbao, el museo con mas metros expositivos del Estado. Deia, Noticias de Bizkaia≫
web.archive.org
2019-06-23
(Noiz kontsultatua: 2023-01-15)
.
- ↑
Guggenheimen kudeaketa hitzarmena
Berria
egunkaria, 2014-12-28an begiratua
- ↑
Guggenheimen XXV. urteurrena
Berria
egunkaria, 2022-02-04an begiratua
- ↑
Le Monde: 2005, annee heroique pour la construction
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪La construccion del Edificio | Guggenheim Bilbao Museoa≫
www.guggenheim-bilbao.eus
(Noiz kontsultatua: 2023-02-01)
.
- ↑
≪Eraikinaren Eraikuntza | Guggenheim Bilbao Museoa≫
www.guggenheim-bilbao.eus
(Noiz kontsultatua: 2023-02-01)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪? Guggenheim Bilbao - Ficha, Fotos y Planos≫
WikiArquitectura
(Noiz kontsultatua: 2023-02-01)
.
- ↑
Ferrovial
- ↑
≪Titulurik gabea Mark Rothko | Guggenheim Bilbao Museoa≫
Guggenheim Bilbao
(Noiz kontsultatua: 2021-12-28)
.
[
Betiko hautsitako esteka
]
- ↑
≪Puppy | Guggenheim Bilbao Museoa≫
Guggenheim Bilbao
(Noiz kontsultatua: 2021-12-28)
.
- ↑
≪Idi-bihotzak | Guggenheim Bilbao Museoa≫
Guggenheim Bilbao
(Noiz kontsultatua: 2021-12-28)
.
[
Betiko hautsitako esteka
]
- ↑
≪Denboraren materia | Guggenheim Bilbao Museoa≫
Guggenheim Bilbao
(Noiz kontsultatua: 2021-12-28)
.
[
Betiko hautsitako esteka
]
- ↑
≪Bi ibaien lurra | Guggenheim Bilbao Museoa≫
Guggenheim Bilbao
(Noiz kontsultatua: 2021-12-28)
.
[
Betiko hautsitako esteka
]
- ↑
≪Sakona airea da | Guggenheim Bilbao Museoa≫
Guggenheim Bilbao
(Noiz kontsultatua: 2021-12-28)
.
[
Betiko hautsitako esteka
]
- ↑
≪Bilborako instalazioa | Guggenheim Bilbao Museoa≫
Guggenheim Bilbao
(Noiz kontsultatua: 2021-12-28)
.
[
Betiko hautsitako esteka
]
- ↑
≪Ama | Guggenheim Bilbao Museoa≫
Guggenheim Bilbao
(Noiz kontsultatua: 2021-12-28)
.
[
Betiko hautsitako esteka
]
- ↑
≪Ama - Museo Guggenheim Bilbao≫
Museo Guggenheim Bilbao
(Noiz kontsultatua: 2018-08-31)
.
- ↑
(Ingelesez)
Harvard Design Magazine: Design by Deception: The Politics of Megaproject Approval
- ↑
(Ingelesez)
The New York Times: Bilbao, 10 Years Later
- ↑
Le Figaro: Comment le Guggenheim a transforme Bilbao
[
Betiko hautsitako esteka
]
- ↑
Inigo Astiz,
≪Bilbokoago den Guggenheim≫
,
Berria
, 2014-12-04
- ↑
≪1,011≫
,
Berria
, 2015-01-03
- ↑
Biain, Aitor.
≪Bizkaiko aldundiak 40 milioi euro jarriko ditu Urdaibaiko Guggenheim eraikitzeko≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2023-01-03)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Guggenheim plans extension in Spanish nature reserve≫
the Guardian
2010-06-29
(Noiz kontsultatua: 2022-12-15)
.
- ↑
≪Guggenheim-Urdaibai: Bultzada, batzuren irudiko; natur-balioa hondatuko duen turismo eredua besteendako≫
EITB
2022-08-03
(Noiz kontsultatua: 2023-01-03)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪El Guggenheim plantea su ampliacion en torno a una senda verde en la ria de Gernika≫
La Vanguardia
2021-06-08
(Noiz kontsultatua: 2022-12-15)
.
- ↑
(Ingelesez)
Greenberger, Alex; Greenberger, Alex. (2022-07-29).
≪Guggenheim’s Long-Awaited Expansion to Spanish Nature Reserve Moves Closer to Becoming a Reality≫
ARTnews.com
(Noiz kontsultatua: 2023-01-03)
.
- ↑
(Ingelesez)
Mitchell, Bea. (2022-08-01).
≪Guggenheim Museum Bilbao's expansion to Urdaibai may be realised≫
Blooloop
(Noiz kontsultatua: 2023-01-03)
.
- ↑
Amaia Igartua Aristondo, Edu Lartzangure.
≪Guggenheim museoari bi kimu egin nahi dizkiote Urdaibain≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2022-12-15)
.
- ↑
≪Urdaibai. Guggenheim polemika iturri≫
Argia
(Noiz kontsultatua: 2022-12-15)
.
- ↑
≪Guggenheimen itzala Urdaibai gainean oraindik≫
Argia
(Noiz kontsultatua: 2023-01-03)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Concentracion contra el proyecto del nuevo Guggenheim este domingo en Murueta≫
EITB
2022-07-01
(Noiz kontsultatua: 2022-12-15)
.
- ↑
Amaia Igartua Aristondo, Edu Lartzanguren.
≪Urdaibaiko Guggenheim, berriro hizpide≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2023-01-03)
.
- ↑
Skin Grafting in 'Sivaji'