Wikipedia, Entziklopedia askea
Grekokalabrera
,
Calabriako greziera
edo
Bovesiako greziera
Calabriako
(
Italia
) Bovesian mintzatzen den
grikoaren
aldaera da. Haren hiztunek
grika
deitzen diote.
5.000 lagun baino gutxiagok mintzatzen dute, gehienak adinean sartutakoak. Horietatik, 2.000k erabiltzen dute hizkuntza, eta 50 pertsona soilik dira 35 urtetik beherakoak.
UNESCOk
, horrela,
galtzear dagoen hizkuntza
tzat jotzen du. Historikoki, grekokalabrera familia eremuan erabili izan da eta literatur eta kultur esparruan garapen urria garatu du. Hori dela eta, dialektotzat hartu izan da historikoki, nahiz eta, hizkuntzaren ikuspegitik,
greziera
modernotik desberdintzen duten berezko ezaugarriak dituen.
Bovesiako bederatzi udalerritan mintzatzen da: Bova Superiore (herrigune handiena eta Bovesiari izena ematen diona), Roghudi eta Galliciano herrietan batez ere, baina baita Chorio di Roghudi, Bova Marina,
Reggio Calabria
hiriko San Giorgio Extra eta Rione Modena auzoetako biztanle batzuek ere.
Bova herrian, hainbatek
greziera
modernoa ikasten dute, grekokalabreraren ordez.