Wikipedia, Entziklopedia askea
Google bomb
(
Googleren
bonba) testu zehatz baten bidezko bilaketarentzako
webgune
bat
Googleren
bilatzailearen lehen postuetan azaltzea lortzeko balio duen metodoari deritzo. Metodo hau Googlek erabiltzen duen
algoritmoaz
profitatzen da, zeinak sailkapen ona eskaintzen dien leku askotatik loturak dituzten
orrialdeei
. Helburua lortzeko nahi den webgunerako lotura bat gehitu beharra dago, testu bezala bilaketaren testua jarriz.
Google bomb egitea lortzeko, Googleren
arakatzaileak
itxura honetako lotura ugari aurkitu behar ditu:
<a href="orrialdearen-helbidea">Esaldia edo hitza</a>
Aukera egokia izaten da foro bateko sinaduran erantsi edo webgune bateko txantiloietan gehitzea, orrialde askotan agertu dadin.
Emaitzak bi astetan lortu daitezke, eta beti ere proiektuaren hedapenaren araberakoa izaten da arrakasta.
Google bomb bat jaso duen webmasterrak bere gunean honako
HTML
kode hau erantsiz lortu dezake saihestea:
<meta name="googlebot" content="noindex, nofollow" />
Hala eta guztiz ere, horren bitartez bilatzailean inolaz ere ez agertzea lortuko du, eta hori normalean ez da komeni.
Teknika hau
2001eko
apirilaren 6an
agertu zen lehenengoz
Addam Mathesek
idatzitako artikulu batean. Artikulu horretan
Google bombing
kontzeptua erabili zuen Mathesek, eta horrez gain, Googlek orrialdeak sailkatzeko metodo hori erabiltzen zuela nola jakin ahal izan zuen ere azaldu zuen.
internet rockstar
bilaketa bat egin zuenean,
Ben Brownen
webgunea azaldu zen lehen postuan, bertan
internet rockstar
testua azaltzen ez zen arren. Horrela, webgune askok
internet rockstar
testua erabiliz bertarako lotura zutela ikustean jakin ahal izan zuen metodo horretaz.
Hala eta guztiz ere,
1999an
kasu bitxi bat ere gertatu zen,
more evil than Satan
(Satan baino gaiztoagoa) bilaketak
Microsoften
webgunera zuzentzen zuela-eta.