Wikipedia, Entziklopedia askea
Gerra Aberkoiaren Ordena,
1943ko
zigilu
batean irudikatua.
Gerra Aberkoiaren Ordena
(
errusieraz
: Орден Отечественной войны)
sobietar
armadetako
soldadu
guztiei, segurtasun-tropei eta Sobietar Batasun Zaharrean zehar emandako
dekorazio
militar
sobietarra
da,
Bigarren Mundu Gerran
izandako jarrera heroikoarengatik ?
1960ko hamarkadaren
erdialdetik aurrera
Gerra Aberkoi Handi
bezala ezagutzen dena?.
Ordena
1942ko
maiatzaren 20an
ezarri zen,
[1]
lehen eta bigarren mailekin, ekintzaren merezimenduaren arabera.
Bigarren Mundu Gerran
ezarritako lehen
sobietar
ordena izan zen, bai eta klasetan banaturiko lehen sobietar ordena ere.
[2]
Kide sobietar zein tropa aliatu eta komandante batzuei ere eman zitzaien,
Mendebaldeko
aliatuei barne. Oro har, Lehen Klaseko 324,903 eta Bigarren Klaseko 951.652 orden baino gehiago eman ziren gerran zehar.
1985rako
, ordena-kopuru osoa 1,370,000 izatera iritsi zen.
[3]
1985ean,
Garaipenaren Egunaren
40. urteurrenean, erabaki zen gerratik bizirik atera ziren beterano guztiek Ordenaren Bigarren edo Lehen Klasea jasoko zutela; hala, 2,054,000 Lehen Klaseko ordena eta 5,408,000 Bigarren Klaseko ordena eman zen orduan.
[3]
1992ko
urtarrilerako
, 2,487,098 ordena esleiturik ziren Lehen Klasean eta beste 6,688,497 Bigarren Klasean.
[3]
Gainera, neurri handi batean,
Errusiako
Garaipenaren Eguneko
desfileetan
garrantzi handia du oraindik.
Lehen Klasea
|
Bigarren Klasea
|
|
|
Zinta
|
|
|