Wikipedia, Entziklopedia askea
Gernika KESB
(izen osoa,
Gernika Kirol Elkartea Saskibaloia
)
Bizkaiko izen bereko herriko
emakumezkoen
saskibaloi
taldea da.
Gernika KESB 1996an sortu zuten, Gernika Saski-Baloi eta I.B. Gernika taldeak batzean.
2013-14 denboraldian LF2 irabazi zuen eta
Espainiako Emakumezko Saskibaloi Ligara
igo zen. 2014-15, 2015-16 eta 2016-17 denboraldietan historiako emaitza esanguratsuenak lortu zituen; batez ere, azken bi denboraldietan 16 garaipeneko errekorra lortuz. 2016-17an
Erreginaren Koparako
txartela lortu zuten eta finalerdietan Perfumerias Avenidak kanporatu zuen. Urte berean, play-offetara sailkatu zen hirugarren postua eskuratuz Emakumezkoen Ligan.
Honi esker 2017-18 denboraldian
EuroCup Women
txapelketan hartu zuen parte, Europako bigarren txapelketan. Ez zen taldekako fasetik pasa sei partidatatik bakarra irabazita hirugarren sailkatu baitzen. 2018-19 denboraldian beste urrats bat eman zuen, liga fasea gainditu eta 16 onenetan sartzeko play-offak jokatu zituen. Galatasarayren aurka tokatu zitzaion eta Gernikan 15 puntuz irabazi bazuen ere (84-69) Istanbulen 76-58 galdu zuen.
Hurrengo urteetan ere talde indartsua izaten jarraitu du, Ligan puntan ibili da eta urtero
EuroCup Women
txapelketan hartu du parte. Europako emaitzarik onena 2020ko final 1/8ak izan zituen.
Urtea
|
Maila
|
Postua
|
Kopa
|
Europa
|
2005-06
|
1. Nazionala
|
4.a
|
|
2006-07
|
1. Nazionala
|
8.a
|
|
2007-08
|
1. Nazionala
|
2.a
|
|
2008-09
|
1. Nazionala
|
4.a
|
|
2009-10
|
1. Nazionala
|
3.a
|
|
2010-11
|
1. Nazionala
|
2.a (igo)
|
|
2011-12
|
Liga 2
|
19.a
|
|
2012-13
|
Liga 2
|
12.a
|
|
2013-14
|
Liga 2
|
1.a
(igo)
|
|
2014-15
|
Liga
|
6.a
|
|
2015-16
|
Liga
|
6.a
|
|
2016-17
|
Liga
|
3.a, final 1/4
|
final erdiak
|
2017-18
|
Liga
|
5.a, final 1/4
|
|
Talde fasea (
EuroCup
)
|
2018-19
|
Liga
|
4.a, final 1/4
|
final erdiak
|
play-offak (
EuroCup
)
|
2019-20
|
Liga
|
bertan behera¹
|
final 1/4
|
final 1/8 (
EuroCup
)
|
2020-21
|
Liga
|
4.a, final 1/2
|
final 1/2
|
final 1/16 (
EuroCup
)
|
2021-22
|
Liga
|
8.a, final 1/4
|
final 1/2
|
play-offak (
EuroCup
)
|
2022-23
|
Liga
|
5.a, final 1/4
|
final 1/2
|
final 1/16 (
EuroCup
)
|
- ¹ 2019-20an denboraldia bertan behera gelditu zen
COVID-19 pandemiaren
erruz. Une horretan, bukatzeko lau jardunaldiren faltan, Gernika KESB hirugarren postuan zegoen ligan.