Gerhart Hauptmann
(
Obersalzbrunn
,
Alemania
,
1862ko
azaroaren 15a
-
Agnetendorf
, Alemania,
1946ko
ekainaren 6a
)
alemanezko
idazlea izan zen.
Breslaun
hazi egin zen, eta etxean hil zen arren, hortik urrun lurperatu behar izan zuten Poloniako gobernuaren agindua zela-eta. Hari jarraituz,
alemaniar
guztiak egotzi zituzten
poloniar
lurraldetik urte haietan. Agnetendorf udalerria alemaniarra izan zen, baina poloniar bilakatu zen Jagni?tkow izena hartuz.
Emile Zolaren
eragina nabaria duen lehen dramarekin,
Vor Sonnenaufgang
(1889,
Egunsentiaren aurretik
), Alemaniako
naturalismoaren
ezaugarriak finkatu zituen: alde batetik, giroak eta pertsonaiaren jatorriak berebiziko garrantzia dute, eta bestetik,
dialektoak
erabiltzen dira.
Handik hiru urtera, bere obra nagusia idatzi zuen:
Die Weber
(
Ehuleak
). Lehen idatzaldian
Silesiako
dialektoz idatzia zen drama horretan, Silesian 1844an gertaturiko matxinada kontatu zuen, molde
epikoen
bidez. Naturalismoaren barruan sartzen diren beste lan batzuk dira:
Einsame Menschen
(1891,
Arima bakartiak
);
Florian Geyer
(1896);
Michael Kramer
(1900). Joera mistiko eta sinbolista erakutsi zuen beste zenbaitetan:
Hanneles Himmelfahrt
(1896,
Hanneleren igoera zerura
);
Die versunkene Glocke
(1896,
Ezkila urperatua
). Beste hirugarren bide bat ere erabili zuen, ohitura-komediarena:
Der Biperpelz
(1893,
Kastore-larrua
), Berlingo gaizkileen eta poliziaren arteko borroka gai duena.
Lehen Mundu Gerraren
ondoren,
eleberria
landu zuen, batez ere. Alor horretan ere, gai-aniztasun bera erakutsi zuen:
Der Narr in Christo Emanuel Quint
(1910),
Der Ketzer von Soana
(1918,
Soanako heresea
),
Die Insel der grossen Mutter
(1924,
Ama Handiaren uhartea
). Sinbolo eta mitoarekiko atxikimenduak poema epiko eta kosmiko handiak idaztera bultzatu zuen:
Till Eulenspiegel
(1927),
Der grosse Traum
(1942,
Amets handia
). Hauptmannen obra oparoa, 45 drama, 18 eleberri eta kontakizun-liburu, 6 olerki eta 3 poema-liburu, bere garaiko Alemaniako gizartea ulertzeko nahitaezko erreferentzia da.
Literaturako Nobel saria
jaso zuen
1912an
.
|
---|
1901?1925
| | |
---|
1926?1950
| |
---|
1951?1975
| |
---|
1976?2000
| |
---|
2001?egun
| |
---|
1: Ez zuten eman
|