한국   대만   중국   일본 
Georgiera - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Georgiera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Georgiera
??????? ??? ? ????????
Datu orokorrak
Hiztunak 3.700.000 (2014)
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
ibero-kaukasoar hizkuntzak
Kartveliar hizkuntzak
Karto-Zan (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia hizkuntza eranskaria , SOV hizkuntza , hizkuntza ergatiboa , adjective-noun (en) Itzuli, hizkuntza sintetikoa eta postposizioa
Kasu gramatikalak nominatiboa , ergatiboa , genitiboa , datiboa , instrumentala , bokatiboa , transformative case (en) Itzuli eta adverbial case (en) Itzuli
Alfabetoa Mxedrulia , Georgian Braille (en) Itzuli, Asomtavruli (en) Itzuli, Nuskhuri (en) Itzuli eta Mkhedruli (en) Itzuli
Aurrekaria antzinako georgiera
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1 ka
ISO 639-2 geo   kat
ISO 639-3 kat
Ethnologue kat
Glottolog nucl1302
Wikipedia ka
Linguasphere 42-CAB
ASCL 4902
Linguist List geor
IETF ka

Georgiera edo kartveliera [1] Georgiako hizkuntza ofiziala da. Herrialde horretan, biztanleen % 83ren lehen hizkuntza da, eta beste 500.000 bat lagunek mintzatzen dute Georgiatik at. Georgiar alfabetoaz idazten da. Alfabeto horrek hiru aldaera ditu: asomtavruli , nuskhuri eta mxedruli .

Kartveliera izena ere ematen zaio, georgiera eta hizkuntza hego-kaukasoarrak nahasiz, kartveliar hizkuntza hego-kaukasiar guztiei emaniko izena baita. [erreferentzia behar] Georgiera hizkuntza horien erreferente literario ia bakarra da, hala ere. Kivrulia , juduek hitz egiten duten aldaera, 20.000 lagunek mintzatzen dute Georgian, eta 65.000k handik kanpo ( Israelen , batez ere).

Gaur egungo hizkuntzalaritzan oinarrigabetzat baztertu da dene-kaukasoar hizkuntzen hipotesia, georgiera euskararen jatorri berekotzat jotzen zuena.

Ezaugarriak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Zortzi kasu ko deklinabidea du: nominatiboa , ergatiboa , datiboa , genitiboa , instrumentala , adberbiala, lokatiboa eta bokatiboa , izen , adjektibo eta izenordeekin erabiliak. Halaber, postposizioak darabiltza. Plurala eta singularra atzizki batekin adierazten dira, kasua markatzen duten izenetan. Ez dago genero gramatikalik. Aditzek subjektuarekin, objektu zuzenarekin eta zehar objektuarekin batera komunztadura egiten dute: oso sistema konplexua dute eta iragankorra eta iragangaitza bereizten dira. Aditz-formak orainaldia, aoristoa eta perfektua dira.

Hitzen ordena oso askea da eta SAO, SOA eta OSA moldeak ditu (S = subjektua; A = aditza; O = objektua). Denera, bost bokal ditu eta 29 kontsonante - fonema , ejektiboak barne. Kontsonanteak elkarren segidan metatzea arrunt-arrunta da: adibidez, ??????? ( mghvdeli , ≪apez≫) eta ????????? ( mcvrt'neli , ≪entrenatzaile≫). [2]

Hiztegia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Eratorpena oso emankorra da: erro batetik abiatuta, eta aurrizkiak zein atzizkiak itsatsita, izen eta adjektibo berriak sortzen dira. Horrela - kart - errotik ondoko hitzak datoz: Kartv eli (≪georgiar≫), Kart uli (≪georgiera≫) eta Sa kartv elo (≪Georgia≫).

Bertako abizen askotako amaieran atzizki berezi bat agertu ohi da: - dze (≪seme≫, Georgiako mendebaldean), - shvili (≪ume≫, Georgiako ekialdean), - ia (Georgiako mendebaldean, Samegrelo), - ani (Georgiako mendebaldean, Svaneti), - uri (Georgiako ekialdean), etab. Garai bateko nobleziarekin lotzen du - eli amaierak ( frantsesezko de , alemanezko : von edo polonierazko - ski partikulek egiten duten modu berean).

Hogeian oinarritutako zenbakitze-sistema du, euskararenaren antzera. 20 eta 100 arteko zenbaki bat adierazteko, euskaraz bezala, lehen hitzak adierazten du zenbat aldiz metatu behar den hogei, eta gero hemeretzi arteko adierazpena. Horrela, 93 adierazteko ?????????????? erabiltzen da ( otkh-m-ots-da-tsamet'i , hitzez hitz ≪lau-hogei-hemeretzi≫).

Hiztegi garrantzitsuenetako bat ≪Georgieraren hiztegi argitzailea≫ da (??????? ???? ???????????? ?????????, kartuli enis ganmart’ebiti leksik’oni ), zortzi liburukik eta 115.000 hitzek osatua, 1950 eta 1964 artean sortua.

Adibide bat [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren lehen artikulua georgieraz:

????? ???????? ??????? ?????????? ?? ????????? ?????? ????????? ?? ?????????. ??? ?????????? ???? ?????? ?? ??????? ?? ?????????? ?????? ???? ????????? ?????? ?????????????.

  • Transliterazioa :

q'vela adamiani ibadeba tavisupali da tanasts'ori tavisi ghirsebita da uplebebit. mat minich'ebuli akvt goneba da sindisi da ertmanetis mimart unda iktseodnen dzmobis sulisk'vetebit.

  • Itzulpena :

Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela; eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dute. [3]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-14) .
  2. Aboutgeorgia.net
  3. ≪Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala ospatzeko Euskal kanpaina≫ www.jusap.ejgv.euskadi.eus 2011-10-28 (Noiz kontsultatua: 2021-01-25) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu .