Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaztaroa
haurtzarotik
heltzarora
doan bizitza-aldia da. Gaztaroa bizi duen pertsona bati
gazte
deritzo eta gazteen multzoak
gazteria
osatzen du. Definizio kronologikoaz gainera, gazteria asmo, iritzi, esperientzia eta jokabide bereziak dituen giza-taldea da. Gainera, historian zehar gazteak izan dira askotan gizarte- eta kultura-aldaketak ekarri dituztenak. Gaztaroa mugatzea zaila bada ere, pertsona heldutasun biologikoa eskuratuta erabateko heldutasun soziala burutu bitartean luzatzen dela esan daiteke, independentzia ekonomikoa lortu, etxe propioa eduki eta
familia
bat osatu arte. Nolanahi ere, kulturaren arabera eta gaztea
gizon
eta
emakumea
den, gaztaroaren mugak, ezaugarriak eta balorazioak aldatu egiten dira: adibidez, emakumeak haurrak izateko dituen adin-mugak nabarmen baldintzatzen du bere gaztaroa; gizarte-klase altuetan gaztaroa luzeagoa baita, ardurak bere gain hartzeko premia ez baita hain larria izaten. Beste alde batetik, gazteria erakunde publikoen arreta berezia jasotzen duen kolektiboa izaten da: egungo gazteak geroko helduak izango direnez, baliabide bereziak jartzen dira hezkuntza eta prestakuntza egokia jaso dezaten; aldi berean, gazteria esklusio-arriskuan egoten den kolektiboa da eta horren aurka ahalegin bereziak ere burutzen dira.
Soziologiatik ikuspuntu zenbait nabarmendu dira gazteria definitzerakoan. Batzuk trantsizio-aldia izatea nabarmentzen duten bitartean, beste zenbaitek itxaropena eta bizitza-aukera ezberdinak ematen dituen aro moduan azaltzen dute. Lausoa eta anitza izateaz gainera,
estereotipoz
kutsatutako kontzeptua da, maiz gazte guztiak gazte gutxi batzurekin identifikatzen baitira.
Nazio Batuen Erakundearen
arabera 10-24 urte bitartean luzatzen da eta hiru alditan bereizten da: hasierako
nerabezaroa
(10-14 urte), bukaerako nerabezaroa (15-19 urte) eta gaztaro betea (20-24 urte).