Frank James "Gary" Cooper
(
Helena
,
Montana
,
1901eko
maiatzaren 7a
-
Los Angeles
,
Kalifornia
,
1961eko
maiatzaren 13a
)
Estatu Batuetako
aktorea izan zen, bitan
gizonezko aktore onenaren Oscar sariaren
irabazlea.
1920ko hamarkadan
hasi eta heriotzaren urtean amaituta, 100
film
baino gehiagotan parte hartu zuen. Antzezteko era lasaia, estoikoa ia ia mugigabea zeukan baina, aldi berean, batzuetan intentsitate handiko nortasuna erakusten ahal izaten zuen. Garaiko zuzendari onenekin lan egin ez ezik, denetariko filmetan aritu zen,
western
, komedia, drama edota abenturazkoetan.
[1]
Frank James Cooper
Montanan
jaio zen,
1901eko
maiatzaren 7an. Gurasoek,
Estatu Batuetan
kokaturiko ingelesek, sorterrira itzultzea erabaki zuten. Egonaldi laburra izan zen hura,
Lehen Mundu Gerra
hastearekin batera Coopertarrak Montanan zuten
etxaldera
bueltatu baitziren. Handik gutxira, auto istripu batean aldaka larriki zauritu zuen James gazteak. Medikuek hura osatzeko zaldian ibiltzea aholkatu zioten, eta aitak, bide batez, etxaldean enplegatzeko aprobetxatu zuen. Hala ere, ez zuen gerora hain ospetsu bihurtu zuen ibilera kulunkaria zuzentzerik lortu.
[1]
Urte gogorrak izan ziren aktorearentzat, oroitzapen lar onik utzi ez ziotenak: "Negu gorrian goizeko bostetan altxatu behar izatea 450 aberei jaten emateko ez du batere kutsu erromantikorik". Aita erabat arrotza izan zen harentzat: hotza eta uzkurra. Gerora antzeztu zituen pertsonaien estiloa harengandik ikasi zuela zioen. Baina Jamesek komikilari jardun nahi zuen. Asmo horrekin artea ikasi zuen, eta Montanako zenbait egunkaritan kolaboratzera iritsi zen. Lanbide hark, ordea, ez zion bizitzeko adina ematen eta, tartean,
Yellowstone Parke Nazionaleko
gidari ibili zen.
[1]
Patuak, baina, sorpresa bat gordeta zion.
1924an
,
Kaliforniara
joan eta zinema probetara aurkezten hasi zen. Bere itxura fisikoari eta zaldun trebea izateari esker, laster lortu zuen
western
batzuetan
estra
moduan agertzea. Bi urte geroago, lehen rol garrantzitsua eskuratu zuen
The Winning of Barbara Worth
-en. Ordurako, bere ordezkariaren aholkuz, kredituetan Gary izenarekin agertzen zen.
[1]
Geroxeago,
Paramount
etxeak fitxatu zuen, eta
It
(
1927
) eta
Wings
(1927) filmak egin zituen.
Gary Cooper eta
Helen Hayes
,
A Farewell to Arms
(
1932
)
The Virginian
(
1929
) filmarekin egin zuen debuta zinema soinudunean. Handik aurrera, haren karrerak gora egin zuen, eta
Hollywoodeko
izar handia bihurtu zen
1930eko hamarkadan
. Beste lan askoren artean,
Morocco
(
1930
),
City Streets
(
1931
),
A Farewell to Arms
(
1932
),
If I Had a Million
(
1932
),
Design for Living
(
1933
),
The Wedding Night
(
1935
),
The Lives of a Bengal Lancer
(1935),
Desire
(
1936
),
Mr. Deeds Goes to Town
(1936),
The General Died at Dawn
(1936),
Buffalo Bill
(1936),
Souls at Sea
(
1937
) eta
Beau Geste
(
1939
) filmetan hartu zuen parte.
Design for Living
-en egindako lanagatik Oscar sarirako izendatu zuten, baina ez zuen irabazi.
1940ko hamarkadaren
hasieran
North West Mounted Police
(
1940
),
The Westerner
(1940),
Meet John Doe
(
1941
),
Sergeant York
(1941),
Ball of Fire
(1941),
The Pride of the Yankees
(
1942
) eta
For Whom the Bell Tolls
(1942) filmetan lan egin zuen.
Sergeant York
-en egindako lanak bere lehenbiziko
Oscar saria
ekarri zion, eta izendatua izan zen
The Pride of the Yankees
eta
For Whom the Bell Tolls
filmengatik.
1947an
,
McCarthyren sorgin-ehiza
puri-purian zegoela, Jarduera Antiamerikarren Komitearen aurrean deklaratu zuen lehenengoetarikoa izan zen. Ezaguna zen aktorearen izaera
errepublikanoa
eta kontserbadorea.
[1]
Hala ere, ez zuen lankiderik salatu, eta bera izan zen
Carl Foremanen
alde agertu zen bakarra. Hamarkada amaieran,
Unconquered
(
1947
) eta
The Fountainhead
egin zituen.
Gary Cooper eta
Grace Kelly
,
High Noon
(1952)
1952an
,
High Noon
-ekin, gizonezko aktore onenaren oscarra irabazi zuen bigarren aldiz. Garai hartako filmen artean, aipagarriak dira
Garden of Evil
(
1954
),
Vera Cruz
(1954),
The Court-Martial of Billy Mitchell
(
1955
),
Friendly Persuasion
(
1956
),
Love in the Afternoon
(
1957
),
Man of the West
(
1958
) eta
The Hanging Tree
(
1959
).
1961ean
, haren ibilbide oparoa saritu asmoz, Akademiak Ohorezko Oscarra eman zion. Haren izenean
James Stewartek
jaso zuen saria eta, negar malkotan, aktoreak minbizia zuela aitortu zuen. Hilabete geroago, maiatzaren 13an, bizi bezala hil zen: isiltasunean.
[1]
Cooperrek gidoiak ikasteko arazoak zituela zioten batzuek.
Carole Lombardek
behin baino gehiagotan azaldu zuenez, "ahoa irekitzen duenerako, jada egun bat igaro da". Jeffrey Meyersek aktoreari buruz eginiko biografian, ordea, nahita egiten zuela azaltzen du, gustuko ez zituen esaldiak gidoitik ken zitzaten.
[1]
Emakumezale porrokatua, haren besoetatik, besteak beste,
Clara Bow
,
Marlene Dietrich
,
Lupe Velez
,
Grace Kelly
,
Evelyn Brent
eta
Patricia Neal
igaro ziren.
[1]
1933an
,
Veronica Balferekin
ezkondu zen, eta
1937an
haien alaba bakarra jaio zen, Maria Veronica.
1951n
bereizi baziren ere, bikotea berriz batu zen
1954an
.
Bere sasoian aktorerik ordainduena izan arren, ez zuen sekula izar apetarik agertu, eta lankideekin harreman ona izan zuen. "Cooperren antzeko pertsonaia bat asmatuko bazenu, inork ez luke hura sinesgarritzat joko. Hain ona da, ezen ez baitu gizakia ematen", zioen
Ernest Hemingwayk
.
A Farewall to Arms
filmean elkar ezagutu zutenetik, lagun min bihurtu ziren aktorea eta idazlea.
[1]
|
---|
1928?1950
| |
---|
1951?1975
| |
---|
1976?2000
| |
---|
2001?egun
| |
---|
1
sariari uko egin zion
|