Giuseppe Garibaldi
(
Niza
,
Piamonte-Sardinia
,
1807ko
uztailaren 4a
-
Caprera
,
Italia
,
1882ko
ekainaren 2a
) italiar
militar
eta
politikaria
izan zen. Italiako
Risorgimento
edo pizkundearen ezinbesteko pertsonaia izan zen,
Italiaren
batasuna lortu zuten gudaldi militar asko eta askotan berak esku hartu baitzuen. Garibaldi
Bi Munduetako Heroia
ezizenaz egin zen ezaguna
[1]
,
Hego Amerikan
nahiz
Europan
egin zituen guda jardun ugarien ondorioz.
Giuseppe Mazzini
,
Viktor Emanuel II.a Italiakoa
eta
Camillo Benso, Cavour kontearekin
batera,
aberriaren
aitatzat hartua dago
Italian
.
Giuseppe Garibaldi
Nizan
jaio zen, garai hartan
Piemonte-Sardinia
zen erresuman,
1807ko
uztailaren 4an
.
1793
-
1814
artean
Niza
Frantziaren
eskuetara aldatu zen,
Napoleonen
Italiako
kanpainan. Frantsesa izan zen bitartean, erregistro zibilak frantsesez idazten zituzten, eta Giuseppe haurra horrela dago inskribatuta: Joseph-Marie Garibaldi.
1807ko
uztailaren 19an
bataiatu zuten
Nizako
Saint-Martin-Saint-Augustinen eta Joseph Garibaldi eta Julie Marie Garibaldi izan zituen aita-ama pontekoak
[1]
.
Aita Giovanni Domenico Garibaldi izan zuen,
Chiavari
jaioa,
Genova
inguruan, eta merkantzia-ontziteriaren kapitain izan zen. Ama, berriz, Maria Rosa Nicoletta Raimondi izan zuen,
Loanokoa
,
Liguriakoa
. Bikoteak 6 seme-alaba izan zituen: Angelo, Giuseppe, Michele eta Felice eta beste bi alaba txikitan hil zirenak.
Gurasoek Giuseppe abokatu, mediko edo apaiz izatea nahi bazuten ere, haurrari ez zitzaion eskola gustatzen eta ekintza fisikoetan eta itsasoan zituen zaletasunak. Italiera ikasten ere aritu zen eta antzinako historia ere bai,
Antzinako Erromak
erakarri zuelarik erabat.
15 urterekin, aita konbentzitu zuen azkenean itsasoan karrera egiten uzteko eta, 17 urte zituenean, Angelo Pesante Sanremok gidatutako
Costanza
n ontziratu zen. Lehen bidaian,
Odessara
joan zen,
Itsaso Beltzean
, eta
Taganrogeraino
iritsi zen,
Azov itsasoan
[1]
.
1825ean
, 18 urteko gazteak
Erroma
ezagutu zuen aitarekin batera,
Leon XII.a
Aita santuarentzako
ardo zama bat eramatera joan zirenean. Bidaiak desengainu sakona eragin zion, garai hartako
aita santuen
Erroma
, ustelkeriaz lepo baitzegoen.
1827an
,
Nizatik
Itsaso Beltzera
zihoanean, greziar piratek egin zioten eraso ontziari, baian lortu zuen bere helmugarantz egitea.
1828an
gaixotu egin zen eta,
Konstantinoplara
iritsi zenean, italiar erkidegoan egon zen
1832ra
arte, italiera, frantsesa eta matematika irakasten
[1]
.
Sardiniako
itsas gudarostean aritu zen, eta
1833an
,
Mazzini
zuzendari zuen
Italia Gaztea
higikundean sartu zen eta Cleombroto ezizena eman zioten, Piemonteren matxinadan resku hartu zuelarik; horren kariaz, hurrengo urtean, heriotza-zigorra eman zioten eta erbestera alde egin behar izan zuen.
Nizarantz
egin zuen ihes eta Giuseppe Pares lagunaren
Marseillako
etxetik igaro zen,
Itsaso Beltzerantz
ontziratu aurretik,
1835ean
,
Tunisian
zegoelarik.
Marseillara
itzuli eta
Hegoamerikako
bidea hartu zuen
Nautonnier
izeneko
brigantinean
,
Borrel
nortasun faltsuaren azpian ezkutaturik.
Hegoaldeko Rio Granden
jarri zen bizitzen.
Hego Amerikan
,
Italia Gaztea
ren aldeko beste italiar disidente batzuekin harremanetan jarri zen eta
Asilo di Vertud
framazon-logiako
kide ere egin zen. Zenbait gudatan esku hartu zuen:
Brasilen
(
1836
),
Montevideon
(
1842
-
46
).
Italian
batasunaren bila ibili bazen ere,
Hego Amerikan
, kolonia zaharren independentziaren bila egin zuen borroka.
Garai hartan, emakume asko ibili zituen inguruan, Bento Goncalves da Silvaren iloba Manuela de Paula Ferreira edo Ana Maria de Jesus Ribeiro, gerora Anita Garibaldi deitu ziotena.
Anita ausarta zen erabat eta
ezpata-jokoa
ikasi eta tiroa praktikatu zuen. Garibaldiren lagun askok baino hobeto egiten zuen tiro.
1840ko
martxoan jaio zen Menotti, buruan itxuragabetasun batekin, ama zaldi gainetik erori zelako ihes zihoan batean.
Errepublikako gobernuak 1.000 behi eman zizkien, eta haiekin joan ziren hurrengo helmugara:
Montevideo
. Bidaia latza izan zen hura eta azienda erdia bidean hil zitzaien. Han ere ez zegoen bakerik
[2]
.
1841ean
, iritsi zen
Uruguaira
eta
Montevideon
dago Jose Garibaldi museo-etxea, Garibaldi eta bere familia bizi izan ziren etxean. Hor ere
Les Amis de la Patrie
logiako
kide egin zen, eta matematika-eskolak ematen aritu.
1842an
,
Montevideoko
gobernuak ontzidiaren buru egin zuen, eta,
1842ko
abuztuaren 16an
,
Parana ibaian
egin zuen borroka,
Costa Brava
deitu zitzaion norgehiagokan. Brownen indarrek Garibaldi garaitu zuten, eta ihes egin beharrean izan zen.
1843an
, berriro zen
Montevideon
eta
Combate de Tres Cruces
deiturikoan esku hartu zuen
azaroaren 17an
. Egun, Garibaldiren oroimenak bizirik dirau
Uruguain
. Oroitarria du Salton, Giusseppe Garibaldi
hiribidean
.
1842an
, Garibaldi Ana Maria de Jesus Ribeirorekin ezkondu zen, Anita Garibaldirekin.
1839an
ezagutu zuen Lagunan eta lau seme-alaba izan zituzten: Menotti, Rosita (bi urte zituela hil zen), Teresita eta Ricciotti.
1848ko iraultza
izan zenean,
Italiara
itzuli zen, eta
Austriak
eta
Frantziak
Italia
iparraldean okupaturiko lurraldeen
Savoiako erresumak
gidatzen zuen independentziaren alde egin zuen.
Frantziaren
laguntzarekin,
Austriaren
aurka egin zuen, baina, bat-batean,
Napoleon III.ak
jarrera aldatu zuen, eta negoziazioaren aldeko bilakatu zen, eta Garibaldiren nahiak itxaron beharrean izan ziren.
Erromako errepublika
sortu zen (
1849
), baina ez zuen luzez iraun.
Italiatik
ihes egin beharrean izan zen berriro, eta berarekin zihoazen 3.900 gudari eta Anita emaztea; atzetik zuten espainiar, frantziar eta napolitarrek osaturiko gudarostea.
1849ko
abuztuaren 4an
,
sukar tifoideak
hil zuten Anita, ihesean zebiltzan bitartean. 28 urte betegabe oraindik, ehorzketa amaitu gabe utzi behar izan zuten, Garibaldiren oinazerako, tropak gainean zituztela-eta
[2]
.
Garibaldi
Tangerren
egon zen bolada batean eta, gero,
New Yorka
joan zen,
Staten Islandera
.
1851ko
apirilera arte,
Ozeano Barean
ibili zen merkantzia-ontzi baten kapitain eta
Simon Bolivarren
bikotekide eta
Hego Amerikaren
askatzaileetako bat zen
Manuela Saenz
bisitatu zuen
Perun
.
Erretiratu baino lehen,
Callaoko
suhiltzaile egoitza sortu zuen eta, egun, bere izena darama oraindik.
New Yorka
itzuli zen eta,
1853ko
azaroan, Tyneside aldera abiatu zen,
Ingalaterra
iparraldean.
1854ko
apirilean irten zen handik.
1854an
, Garibaldi
Italiara
itzuli zen, eta
Piemonteko
etxearekin eta
Cavourreko kondearekin
bat egin zuen.
1859an
, 5.000 ehiztariz osaturiko gudaroste batekin austriarrak menderatu zituen
Varesen
eta
Brescian
eta, bake-negoziazioetan,
Viktor Emanuel II.a Italiakoak
Lombardia
beretzea lortu zuen eta, ondoren,
Parma
,
Modena
,
Toscana
eta
Romagna
ere etorri ziren, horrela eskatu baitzuten haien behin-behineko gobernuek.
Garibaldiren hurrengo helburua erdiuharteko oparoena zen
Bi Sizilietako Erresuma
Piemonteri
batzea izan zen. Erresuma hartan,
Frantzisko II.a Bi Sizilietakoa
zen
monarkia absolutu
baten buru, baina herriaren ongizatea neurri batean bermatuta zegoen.
Hurrengo urtean
Sizilia
hartu zuen (
Mila Gizonen
edo
''Alkandora Gorrien Espedizioa''
), eta
Napolin
Piemonteko
gudarostearekin bat egin zuen.
Frantzisko II.a Bi Sizilietakoa
ihes egin beharrean izan zen, eta
Aita Santuen Lurraldera
ihes egin zuen; Napolin behin-behineko gobernu batek errepublika zuzenduko zuen.
Emma
ontzian Garibaldiri arma-kargamentua eramatera joan zitzaion
Alexandre Dumasen
laguntza ekonomikoa izan zuen
Sizilian
eta, geroago, frantses idazleak bere oroitidazkia idazten lagundu zion Garibaldiri.
Italia
batua amets eta gobernu bakarra
Erroman
, Frantziako gudarostek babesten zuen
Aita Santuen Lurraldea
izan zuen hurrengo helburu, baina
Viktor Emanuel II.a Italiakoa
eta
Cavourreko kondea
ez ziren horren aldeko izan, konfliktoa erradikalizatuko zen beldur baitziren
[3]
. Hala ere, ez zuen
Piemonteko
erregea eta Garibaldiren arteko haserrea eragin;
1860ko
urriaren 26an
, iraultzaileak
Viktor Emanuel II.a
Italiako
errege aintzatetsi zuten.
1860an
, bigarren aldiz ezkondu zen, Giuseppina Raimondirekin, baina hil batzuk geroago, bikotea banandu egin zen
[4]
.
1861ean
,
Abraham Lincolnek
gonbidatu zuen Garibaldi
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean
gudarostea federala aldezteko, baina iraultzaileak uko egin zion proposamenari.
Garibaldik geratu gabe jarraitu zuen Italia bateratu bat osatu nahian eta arrakastarik gabeko ekintzetan murgildu zen
1862an
:
Lema hark
Erroma
zaintzen zuen
Napoleon
haserretu zuen eta
Napoli
okupatzen ari zen
Piemonteko
armadak Garibaldi atzerarazi zuen, Aspromonten (Napoli hegoaldea) preso hartuz.
1864an
,
Ingalaterrara
bidaiatu zuen, eta atsegin handiz egin zioten harrera han, eta Lord Palmerston lehen ministroarekin biltzeko aukera izan zuen. Okupatutako beste nazio batzuen askapenean esku hartu zuen,
Kroazia
,
Grezia
edo
Hungaria
, baina ez ziren gauzatu.
1866an
egin zuen eztanda III. independentzia gerrak eta Garibaldi eta
Alpeetako Ehiztari
en 40.000 gizonek, prusiarren laguntzaz, austriarren aurka egin zuten borroka Bezzeccako guduan, garaipena lortu eta
Trentoz
jabetu ziren
1867an
, frantziarrak
Erromatik
erretiratuta, beste martxa bat antolatu zuen
Erromarantz
, baina berriro itzuli ziren frantziarrak eta berriro izan zuen porrota Garibaldik,
Mentanan
orduan.
1870ean
, frantziarrekin batera alemaniarren aurkako gudan esku hartu zuen, eta
Frantziako
lau
departamendutan
diputatu hautatu zuten.
Azkenean,
1870ean
, lortu zen
Italiaren bateratzea
eta Garibaldi Legebiltzarrerako hautatu zuten. Hasiera batean kargua onartu bazuen ere, gero utzi egin zuen, haren ideia errepublikazaleak ez baitziren gauzatu.
Bizitzako azken urteak
Caprera
uhartean eman zituen, eta oroitidazkia idatzi zuen han. Hainbeste amestutako
Erroma
ez zuen hartzerik lortu, ez bere eskuz behintzat.
1873an
,
I Mille
(
Milak
) argitaratu zuen eta,
1874an
, diputatu egin zuten. Sozialismotik gero eta hurbilago,
Lehen Internazionalera
ere batu zen.
1876ko
ezkerreko gobernuaren aldeko izan zen, baina ez zen legebiltzarrarekin bat etorri.
1879an
,
Lega della Democrazia
(
Demokraziarako Liga
) sortu zuen, eta
sufragio unibertsala
, eliza desjabetzea eta gudaroste iraunkorra ezeztatzea proposatu zituen.
Urte berean, berriro ezkondu zen, oraingoan Francesca Armosinorekin ?bigarren ezkontza deuseztatzea lortu baino lehen?. Bikoteak beste hiru seme-alaba izan zituen: Celia, Teresita eta Manlio
[4]
.
Hantxe hil zen,
1882ko
ekainaren 2an
, Sizilian zehar bidaia ospetsu bat egin ondoren. 74 urte zituen
[7]
.