한국   대만   중국   일본 
Galestar - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Galestar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galesak
Cymry

Biztanleak guztira
5.772.005 inguru
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
  Gales : 2.630.700
  AEB : 1.959.794
  Ingalaterra 609.711
  Kanada : 440.965
  Australia : 84.246
  Argentina : 20.000
  Eskozia : 16.623
  Zeelanda Berria 9.966
Hizkuntza
Galesa eta ingelesa .
Erlijioa
Kristautasuna ( Presbiterianismoa , anglikanismoa eta katolizismoa ).
Zerikusia duten beste giza taldeak
kornubiarrak , bretoiak , irlandarrak , eskoziarrak eta manxarrak

Galesak edo galestarrak Gales herrialdean jaio eta bertako jatorria duen jendea da. Ia denek ( Argentinan bizi direnak ez beste) ingelesez mintzo dira, eta hauetako zati bat euren jatorrizko hizkuntza den galeseraz ere bai. Nagusiki presbiteriar eta anglikar erlijiokoak dira.

Izena [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Gaur egungo galeseran galestarrek euren buruei Cymry deritze ("Aberkideak"), eta euren herrialdea den Galesi Cymru deitzen diote ( euskaraz "Kamri" ahoskatu). Cymry izendapenaren esanahiaren jatorria britanierazko "combrogi" hitzan datza, honen esanahia "aberkideak" da, "herrialdeko kideen" zentzuan. [1]

Galestarrek euren buruei "Cymry" ("Aberkideak") bezala deritze, eta bere herrialdeari "Cymru" ("Aberkideen Lurra"), antzinako galeseran; izendapen honek garbi uzten digu galestarrak Britainia Handiko jatorrizko biztanleak zirelako ezagupena edo ustea zutela (bai eta bere arbaso britoien bertuteen jasotzaileak ere), honela Britainia Handia erasotu edo inbaditu zuten atzerritarrengandik bereizteko asmoz: anglosaxoiak (ingelesak).

Bizimodua [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Galesko iparraldeko jarduera ekonomikoa nagusiak artzaintza eta arrantza dira, baita turismoa ere (Gales ingeles askoren opor lekua baita). Aldiz, Galesko hegoaldea askoz ere industrializatuagoa dago, mende askotan zehar herrialde guztiko jarduera nagusiena meatzaritza izan delarik.

Hizkuntza [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Galesa [2] ( Cymraeg ) ?kymruera edo kymbruera izenez ere ezaguna [3] ? Galesko berezko hizkuntza da, gaur egun egoera gutxituan dagoena.

Indoeuropar mintzaira da, hizkuntza zelten multzokoa; britoi taldearen barruan dago, cumbrierarekin , bretainierarekin eta kornubierarekin batera.

Galesko literaturan galestar mitologiak garrantzi handia izan du, honetan, Mabinogion , Galestar triadak edota Taliesinen liburuak leku berezia dute.

Galestar diaspora [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Galestarrak Patagonian [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Sakontzeko, irakurri: ≪ Galestarrak Patagonian

Galestarrak Ipar Amerikan [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Sakontzeko, irakurri: ≪ Galestarrak Ipar Amerikan

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Davies, John . (1994). A History of Wales. Londres: Penguin,  71  or. ISBN 0-14-01-4581-8 . .
  2. 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-23) .
  3. Hala agertzen da EuskalTerm hiztegian, gales formarekin batera.

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]