Gala Plazidia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gala Plazidia

Roman Empress (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotza Tesalonika , 386
Herrialdea   Antzinako Erroma
  Bizantziar Inperioa
Heriotza Erroma 450eko azaroaren 27a  (63/64 urte)
Hobiratze lekua Gala Plazidiaren mausoleoa
Heriotza modua berezko heriotza
Familia
Aita Teodosio I.a Handia
Ama Gala
Ezkontidea(k) Ataulfo
Konstantzio III.a
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Teodosiar leinu
Hezkuntza
Hizkuntzak latina
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna

Find a Grave: 40213995 Edit the value on Wikidata

Gala Plazidia ( latinez : Aelia Galla Plazidia ) ( Konstantinopla , 388 / 392 Erroma , 450eko azaroaren 27a ) Antzinako Erromako enperatriza izan zen.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Teodosio I.a Handiaren alaba eta Honorio enperadorearen arreba zen. 410ean, bisigodoek Erroman sartu zirenean bahitu zuten, eta 414an haien errege Ataulforekin ezkondu zen Narbonan . Hurrengo urtean Ataulfo hil zuten, eta Gala Plazidia erromatarrei itzuli zieten. 417an Konstantzio III.a izango zenarekin ezkondu zen. Hura hil zenean, bere seme Valentiniano III.a enperadoretzat onarrarazi zuen eta, hura adin txikikoa zela, bera izan zen enperadoreordea. Aldi hartan eta semea enperadore zela ere, eragin handia izan zuen. Eliza kristauaren aldekoa zen, eta Leon I.a aita santuari Eutikeren heresiaren aurka lagundu zion. Ravennan eliza asko eraikiarazi zituen, horien artean Gala Plazidiaren mausoleoa deiturikoa, lehen garaiko bizantziar mosaiko ederrak gordetzen dituena.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gala Plazidia Aldatu lotura Wikidatan