Wikipedia, Entziklopedia askea
Fuerza Nueva
(euskarara itzulita,
Indar Berria
)
Espainiako
eskuin muturreko
aldizkari eta argitaletxe politikoa da. Aldi berean, 1976 urtetik eskuin muturreko alderdi politikoa izan zen, 1982ko azaroan bere desegitea erabaki zenera arte. Bere liderra
Blas Pinar
izan zen. Alderdiak lortu zuen ordezkaritza politko nagusiena 1979ko hauteskundeetan eskuraturiko diputatu akta izan zen, Madrilgo zirkunskripzioan, Blas Pinarrekin berarekin. 1979-1982 bitartean Espainiako Kongresuan diputatu. Hauteskunde haietan 378.964 boto eskuratu zituen Espainia osoan. Emaizta horiekin Espainiako Trantsizioko urte haietan eskuin muturreko alderdi nagusia izan zen. Hortik aurrera bere gainbehera hasi zen: 1982ko Kongresurako hauteskundeetan 108.746 boto eskuratu zituen eta Blas Pinarrek bere diputatu akta galdu zuen. Emaitza txar horiek, alderdi barruko gatazkak eta alderdiaren zorrek alderdia desegitea ekarri zuten urte horretan bertan.