Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilgune Nazionala
(ofizialki eta frantsesez
Rassemblement National
edo RN, eta 2018ra arte
Front National
edo FN) frantziar alderdia da, muturreko eskuinekoa, doktrina xenofoba eta frantziar nazionalista duena. Alderdiaren sortzailea
Jean-Marie Le Pen
izan zen, eta haren alabak,
Marine Le Penek
hartu zuen ondoren alderdiaren buruzagitza.
FNk 2002ko hauteskundeetan hirugarren indarra izatea lortu zuen, Alderdi Komunista eta UDF edo Frantziako Demokraziarako Batasunaren gainetik.
2002ko lehendakaritzako hauteskundetan bigarren indarra izatea ere lortu zuen, historia eginez. Le Penek %18,86ko portzentajea lortu zuen,alderdi sozialistaren gainetik. Dena den,bigarren bueltan
Jacques Chiracen
aurka %17,79 lortu zuen, eta azken honek berriz %82,21. 2017ko presidentzialetan bigarren geratu ziren Emmanuel Macronen Errepublika Martxan alderdiaren kontra, bigarren itzulian galduz. Ordutik aurrera Macron da Frantziako lehendakari, nahiz eta Le Penek botu-intentzioan goraka egin.
[1]
Bere mitinetan Frantziako erregioen ikurrak erabili ohi ditu RNk, nahiz eta Frantzian berezkoa den zentralismoa mantentzearen alde agertu.
EHren kasuan, ez da inoiz berorren ezagutze administratiboren alde agertu, ezein
Pirinio Atlantikoetan
RNren idazkari den
Jean Michel Iratxet
,
Euskal Hirigune Elkargoa
ren kontra agertu baitzen, egitura honi egozten zizkion gobernantzarako arazoak zirela medio.
[2]
Alta,
Akitania Berriko
Legebiltzarrean akordatu diren euskararen aldeko neurri guztien alde bozkatu du RNk, ikastolekiko eta euskararekiko jarrera baikorra azalduz. Hala ere, Errepublikako hizkuntza ofizial bakartzat frantsesa dute, eta ez beste ezer.
|
---|
Muturreko ezkerra
| |
---|
Ezkerra
| |
---|
Zentro
| |
---|
Eskuina
| |
---|
Muturreko eskuina
| |
---|