Francisco Rabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisco Rabal

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Francisco Rabal Valera
Jaiotza Aguilas 1926ko martxoaren 8a
Herrialdea   Espainia
Heriotza Merinhac 2001eko abuztuaren 29a  (75 urte)
Heriotza modua : birika-enfisema
Familia
Ezkontidea(k) Asuncion Balaguer
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Our Lady of Remembrance College (en) Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak aktorea , gidoilaria , film-zuzendaria , antzerki aktorea , zinema aktorea eta telebista-aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0704719 Allocine: 3622 Rottentomatoes: celebrity/paco_rabal Allmovie: p58355
Discogs: 3021885 Find a Grave: 6943050 Edit the value on Wikidata

Francisco "Paco" Rabal Valera ( Aguilas , Murtzia , Espainia , 1926ko martxoaren 8a - Bordele , Frantzia , 2001eko abuztuaren 29a ) Espainiako antzezlea izan zen.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Rafael Gil , Jose Luis Saenz de Heredia eta beste zinemagile frankistekin egin zen ezagun, galaiaren paperetan, nagusiki. Gero, Espainiako zinemagile berritzaileekin lan egin zuen, Juan Antonio Bardemen Sonatas (1959) eta Carlos Sauraren Llanto por un bandido (1963) filmetan, besteak beste. Luis Bunuelekin egin zituen hiru filmetan ? Nazarin (1958), Viridiana (1961) eta Belle de jour (1967)? paper bikainak egin zituen, eta arrakasta handia izan zuen.

Harrezkero, zinemagile ospetsuekin lan egin zuen nazioartean, Torre-Nilsson, Antonioni, Rivette, Glauber Rocha eta Comencinirekin, besteak beste. 1984an, Antzezle Onenaren Saria jaso zuen Cannesen, Alfredo Landarekin batera, Mario Camusen Los santos inocentes filmagatik. Telebistarako ere lan egin zuen, eta arrakasta handia izan zuen Arminanen Juncal telesailarekin. Antzezle-lanak egiten segitu zuen 2001era arte: Las largas vacaciones del 36 (1976), Epilogo (1983), Padre nuestro (1985), Divinas palabras (1987), ¡Atame! (1989), Asi en el cielo como en la tierra (1995), Goya en Burdeos (1999), Lazaro de Tormes (2000) eta A la revolucion en un dos caballos (2001).

Hil eta astebetera Donostia Saria jasotzekoa zen Donostiako Zinemaldian , eta omenaldi hunkigarria egin zioten han lagun minenek eta zinemazaleek.

Filmografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]