Flodoard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Flodoard
Bizitza
Jaiotza Epernay , 894
Herrialdea Mendebaldeko Frantzia
Heriotza Reims 966ko martxoaren 28a  (71/72 urte)
Hezkuntza
Heziketa School of Reims (en) Itzuli
Hizkuntzak Medieval Latin (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak poeta , historialaria , idazlea eta Kalonjea

Flodoard de Reims , latinez Flodoardus Remensis ( Epernay , 894 inguruan - Reims , 966ko martxoaren 28a ) historialari, kronikagile eta latinezko poeta izan zen. Garai karolingiarrean bizi izan zen.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

[1] Reimsen apaiza bezala, Flodoardek gazte-gaztetatik apezpikuaren kortean postu garrantzitsuak bete zituen. Hala ere, bi alditan, Herbert II.a Vermandoisekoak postutik kendu zuen haien ideien aurka aritzeagatik. 936an Erroman egon zen; han Leon VII.a aitasantuak oso ondo jaso zuen. 947an Artold apezpikuaren garaipenarekin bere posizioa indartu zen baina handik gutxira, 952an , San Basle monasteriora erretiratu zen; han idazteari ekin zion batez ere.

Obra [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Historia ecclesiæ Remensis (Reimsen Elizaren Historia). Bere lan garrantzitsuena da. XVI. mendetik aurrera frantsesez egindako itzulpen desberdinak argitaratu ziren, Histoire de l'Eglise de Reims izenburupean.
  • Annales , 919tik 966ra. Testu hauek Lorrenako historiari buruzko informazio garrantzitsua ematen dute.
  • Jesukristoren eta santuen garaipenari buruzko poema luzea. 29.000 lerro ditu.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. .

Kanpo Loturak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]