Wikipedia, Entziklopedia askea
Fiodor Ivanovitx Tolbukhin
(
Andronik
?
Jaroslavetik
hurbil?,
Errusiar Inperioa
,
1894ko
ekainaren 16a
greg.
/ekainaren 4a
jul.
-
Mosku
,
Sobietar Batasuna
,
1949ko
urriaren 17a
)
Armada Gorriko
mariskala
izan zen.
1917. urtean
Errusiar Inperioko Armadako
kapitaina zen, eta bat egin zuen
Errusiako Iraultzarekin
. 1939. urtean dibisio bateko buruzagia zen
Uraletan
.
Bigarren Mundu Gerran
, 1942an
Ukrainako
hirugarren frontean zen, eta garaipen sonatua lortu zuen
Stalingraden
. 1943an, hamabi zaldizko talderen buru, Stalingraderako bidean zen
alemaniar
armada garaitu zuen, eta
Dnieper
aldera erretiratu behar izan zuten alemaniarrek. 1944. urtean
Besarabia
,
Bukarest
eta
Sofia
okupatu zituen. Mariskal egin zuten eta Belgrad askatu zuen.
Malinovskirekin
bat eginik
Hungaria
eta
Austria
askatu zituen, eta 1945. urtean
Estatu Batuetako
armadekin elkartu zen. Austria okupatzen zuen Sobietar Armadako buruzagi gorena izendatu zuten.