한국   대만   중국   일본 
Fika - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Fika

Koordenatuak : 43°18′39″N 2°48′32″W  /  43.31083°N 2.80889°W  / 43.31083; -2.80889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Bizkaiko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪ Fika (argipena) ≫.
Fika
  Euskal Herria
Fikako plaza, eliz eta baseliza
Map
Kokapena
Herrialdea   Bizkaia
Udalerria Gamiz-Fika
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak 43°18′39″N 2°48′32″W  /  43.31083°N 2.80889°W  / 43.31083; -2.80889
Demografia

Fika Gamiz-Fika udalerri bizkaitarraren auzoa da, 1928ko fusioa arte berezko udalerria osatzen zuena. Gaur egun, BI-3102 errepideak herria lotzen du alde batetik Ergoienekin (Gamiz-Fikako herriburua) eta bestetik Astorekarekin (Larrabetzu).

Herritarrei "fikatar" deitzen zaie.

Mugakideak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Iparraldean Ergoien herrigunea, hegoaldean Alegria auzunea, ekialdean Legarreta auzunea eta hego-mendebaldean Lezama eta Zamudioko udalerriak mugakide ditu.

Demografia eta biztanleria [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Udalerri gisa agertzen den azken erroldan ( 1920koan ) 374 biztanle eta 76 etxe zituen. INE estatu espainiarreko estatistika-erakunde ofizialak ez ditu Fika eta Gamizeko biztanleria-datuak bereizita eskaintzen, beraz ez dago populazio-kopuruak zehatz ematerik.

Jakingarriak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1427koa dugu herriaren lehen testigantza, eta 1558an alkatea Juan Perez de Landaverde zen.

Auzo nagusiari Elexalde deitzen zaio, 294 biztanle zituena 2008an , eta bertan dago ikusteko modukoa den San Martin eliza, 1500 inguruan eraikia.

Jaiak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Maiatzaren 15ean ospatzen dira Fikako jaiak.

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa