Felicite Robert de Lamennais

Wikipedia, Entziklopedia askea
Felicite Robert de Lamennais


Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
Jaiotza Saint-Malo 1782ko ekainaren 19a
Herrialdea   Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris 1854ko otsailaren 27a  (71 urte)
Hobiratze lekua Pere Lachaise hilerria
Familia
Aita Pierre-Louis Robert de la Mennais
Ama Gratienne-Jeanne Lorin
Ezkontidea(k) ezkongabea
Anai-arrebak
Leinua (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak Indonesiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak filosofoa , politikaria , itzultzailea , apaiza , teologoa , presbiteroa , idazlea eta apaiz katolikoa
Lantokia(k) Paris
Influentziak Adam Mickiewicz eta Louis de Bonald
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
panteismoa

Musicbrainz: e7011994-11fc-4f8c-be31-e83bd22d8d53 Find a Grave: 124037053 Edit the value on Wikidata

Felicite Robert de Lamennais ( Saint-Malo , 1782eko ekainaren 19a - Paris , 1854ko otsailaren 27a ) frantziar apaiz katoliko , idazle eta pentsalaria izan zen.

Bizitza [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Matematika-irakaslea izan zen bere anaiak sortutako Saint-Maloko apaizgaitegian; 1816an apaiztu zen Vannesen. 1817tik 1823 bitartean, ospe handia eman zion Essai sur l´indifference en matiere religieuse (“Erlijiozko axolakabetasunari buruzko saiakera”) idatzi zuen.

1925ean argitaratutako De la religion consideree dans ses rapports avec l´ordre politique et social (“Erlijioaz, antolamendu politiko eta sozialarekin dituen harremanen ikuspuntutik”) liburuan aginpide zibilak Elizaren aginpidera makurtu behar zuela zioen. 1830ean , Lacordairerekin eta Montalembertekin batera, L´Avenir egunkaria sortu zuen, elizaren eta estatuaren aldeko bereizketaren aldekoa. 1832an , Elizak Mirari vos entziklikaren bidez gaitzetsi egin zituen haren ideiak.

1834an argitaratutako Paroles d´un croyant (“Fededun baten hitzak”) liburuak berriro ere Elizaren gaitzespena jaso zuen eta Lamennais Eliza katolikotik at geratu zen. Le livre du peuple ( 1838 , “Herriaren liburua”), Le Pays et le Gouvernement ( 1840 , “Herrialdea eta Gobernua”) eta Esquisse d´une philosophie ( 1841 - 1846 , “Filosofia baten zirriborroa”) liburuetan kontzientzia-askatasunaren aldeko agertu zen. 1848an , herriaren ordezkari hautatu zuten batzar legegilerako.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Felicite Robert de Lamennais Aldatu lotura Wikidatan