Artikulu hau serie honen zatia da:
Euskal
abertzaletasuna
|
|
|
Koalizio eta alderdi politikoak
|
|
|
Talde armatuak
Talde Armatuak
Gudarosteak
|
Eusko abertzale ospetsuak
|
|
Eusko Alkartasuna
(
EA
),
Carlos Garaikoetxeak
1986ko
irailean
eratutako euskal alderdi politikoa da,
EAJren
banaketa baten ondorioz.
EAk ezkertiar,
sozialdemokrata
,
abertzale
,
independentista
,
europeista
, internazionalista, bakezale eta akonfesionaltzat definitzen du bere burua.
Banaketaren ostean, izena aldatzeko unea iritsi zenean,
Eusko-Abertzaleak
izena hartu nahi zuten, baina norbaitek aurreratu eta izena erregistratu zuen (egun
Eusko-Abertzaleak
EAJ-ren legebiltzar taldeak darabilen izena da). Beste izen baten bila,
Eusko Elkartasuna
aukeratu zuten, baina
EE
Euskadiko Ezkerra
alderdiarentzat erabiltzen zen, beraz
Elkartasuna
Alkartasuna
izenaz aldatu zuten.
1986ko
irailaren 30ean
EA lehenbiziko aldiz aurkeztu zen hautagai (
Euskal Autonomia Erkidegoko
hauteskundeetara), eta 190.000 boto baino gehiago lortu zituen hiru
lurralde historikoetan
.
1987
. urtean egin zen alderdiaren lehen kongresua, eta bertan aukeratu zen Garaikoetxea alderdiko presidente.
EAJ
tik aldentzeko arrazoiak honakoak izan ziren:
- Carlos Garaikoetxea
lehendakariaren
eta
EAJko
buru zen
Xabier Arzalluzen
arteko liskarrak
- Euskal Autonomia Erkidegoaren konfigurazioa:
- Legebiltzar indartsua eta probintziek botere gutxiago (EA)
- Probintzia indartsuak (EAJ)
- Ezkertiarrak-sozialdemokratak (EA) / Eskuindarrak-liberalak (EAJ)
Banaketa horretan hiri/herri erakunde bakoitzak EArekin edo EAJrekin jarraitzea bozkatu behar izan zuten. Ondorioz EAJren
taberna politiko
(
batzoki
) batzuk
alkartetxe
bihurtu ziren.
2003tik
aurrera
Nafarroa Bai
koalizioaren parte izan zen
Nafarroan
,
Aralar
,
Batzarre
eta
EAJrekin
batera.
2007. urtearen bukaeran eginiko kongresuan beste alderdi eta eragile abertzaleekin polo subiranozalea osatzeko deia aldezten zuen ponentzia onartu zuen EAk. Horrek alderdian haustura eragin zuen eta ondorio gisa ezker abertzalearekin lan bateratua egitearen aurka zegoen sektoretik
Hamaikabat
alderdi berria sortu zen. 2011ko urtarrilean EAk,
Alternatiba
alderdiak eta ezker abertzaleak
Euskal Herria ezkerretik
akordioa hitzartu zuten. Ondoren, 2011ko maiatzean alderdi horiek,
Aralar
alderdiaren eszisio izan zen
Araba Bai
alderdiak eta ezker abertzaleko pertsonen multzo batek
Bildu
koalizioa osatu zuten. Horren aurretik EA Nafarroa Baitik irten zen.
2011ko Espainiako hauteskunde orokorretara
Amaiurren
baitan aurkeztu zen,
ezker abertzalea
,
Aralar
eta
Alternatibarekin
batera. Koalizio horrek 7 diputatu eta 3 senatari lortu zituen; horietatik diputatu bat (
Rafael Larreina
) eta senatari bat (
Alberto Unamunzaga
) dira EAko kide.
Irunan ospaturiko 1999ko V. Biltzarrean, presidente kargurako ez zela aurkeztuko adierazi zuen
[1]
[2]
.
2007ko kongresuaren atarian, presidente kargurako ez zela aurkeztuko adierazi zuen
[3]
[4]
. Harrez geroztik,
EAJrekiko
hurbiltasuna erakutsi du, horrela
2012ko
Eusko Legebiltzarrerako
hauteskundeetan
Urkulluri
sostengua eman zion
[5]
.
2009an dimisioa aurkeztu zuen.
2009an presidente kargua ezabatu zen, ondorioz, idazkaritza nagusia zuzendaritza organo gorena izatera igaro zen.
1999an dimisioa aurkeztu zuen.
2001an
jarduera publikotik erretiratzea erabaki zuen
[6]
.
2009an
Hamaikabat
alderdiaren Eratze Biltzarrean parte hartu zuen
[7]
.
2006an
EAko kide izateari utzi zion
[8]
.
2019an dimisioa aurkeztu zuen.
1991tik
2009ra
, EAk
Eusko Jaurlaritzan
parte hartu du,
1992
-
1995
tartean izan ezik.
1995
-
1996bitartean
Nafarroako gobernuan ibili zen
PSN
eta
CDNrekin
batera. Gobernu hark "Dieta Vasco Navarra" bultzatu nahi izan zuen, NFE eta EAEren arteko lankidetza indartuz. Proposamena ez zen inoiz indarrean sartu,
1996ko
hauteskunde orokorren ondoren
PPk
Senatuan atzera bota zuelako.
2009ra
arte 3 sail izan zituen bere kargu
Eusko Jaurlaritzan
: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza, Ingurumena eta Hezkuntza, Ikerketa eta Unibertsitate sailak.
Legebiltzarkide
bat,
2009ko hauteskunde autonomikoetatik
:
Jesus Mari Larrazabal
. Ondoren,
Juanjo Agirrezabalak
ordezkatu zuen.
2011ko hauteskundeetan
,
Bildu
koalizioa osatu zuen,
ezker abertzalea
eta
Alternatibarekin
batera. Koalizio hori garaile izan zen
Gipuzkoan
, bigarren postua lortu zuen
Bizkaian
, hirugarrena
Araban
eta laugarrena
Nafarroan
. Hiriburuei dagokienez,
Donostiako
zerrendarik bozkatuena izan zen, halaber.
80ko hamarkada amaieran EAk Iparraldeko lurralde antolakuntza sortu zuen. Modu horretan, Hego eta Ipar Euskal Herrian batera antolatutako lehen alderdia bihurtu zen, 7 zinegotzirekin.
Horrez gain, 2007ko Frantziako Parlamenturako hauteskundeetan
Euskal Herria Bai
koalizioan aurkeztu zen,
AB
eta
Batasunarekin
batera.
Europan
Europako Aliantza Libreko
kide da, hainbat herrialdetako alderdi
nazionalistak
, sozialdemokrata alternatiboak eta ekologistak elkartzen dituen alderdia.
Mikel Irujo
Europako Legebiltzareko
kidea da.
Espainian
ERC
,
Chunta Aragonesista
,
Andecha Astur
,
Conceju Nacionaliegu Cantabru
eta beste hainbat alderdi politikorekin lotura handia du, eta ekintza-ildo bera jarraitzen dute, eta haiekin Europako legebiltzarrerako kandidatura bateratua aurkezten dute,
Herrien Europaren Alde
.
ERCrekin
koalizio batean aurkeztu da hainbatetan, Europako Parlamenturako.
2005
. urtean Espainian egindako
Europako konstituziorako
erreferendumean EAk ezezkoa bozkatzeko eskatu zuen.