한국   대만   중국   일본 
Euskal Herriko hedabideak - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Euskal Herriko hedabideak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal Herriko hedabideak Euskal Herrian zabaltzen diren hedabideak dira, euskarazkoak , gaztelaniazkoak , frantsesezkoak edo beste hizkuntza batekoak. Artikulu honetan, euskal hizkuntzaz egindakoak hartuko ditugu kontuan batik bat.

Aldizkariak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Sakontzeko, irakurri: ≪ Euskarazko aldizkarien zerrenda

Aldizkariei dagokienez, euskaraz egindako argitalpen hedatuena gaur egun Argia da, informazio orokorra ematen duena. Espezializatutakoen artean, ordea, Elhuyar zientzia eta teknika , Entzun! (musika), Gaztezulo (gazteentzat), Bertsolari eta Ostiela! (umorea) ditugu.

Bestela, tokian tokiko aldizkari ugari daude kalean, Topaguneak koordinatutakoak.

Egunkariak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Euskal Herri osoko egunkari bi ditugu: Berria , euskaraz ( Euskaldunon Egunkaria ren ondorengoa), eta Gara , nagusiki gaztelaniaz ( Egin en ondorengoa).

Probintzia eremuan, Ipar Euskal Herriko hiruretan Le Journal du Pays Basque argitaratzen zuten. Bizkaian , El Correo eta Deia ditugu; Gipuzkoan , El Diario Vasco eta Noticias de Gipuzkoa ; Araban , lehen aipatutako El Correo eta Noticias de Alava ; eta Nafarroa Garaian , Diario de Navarra eta Diario de Noticias .

Eskualde eremuko egunkariak ere badira, euskaraz. Hitza izenekoak dira: Tolosaldean , Lea-Artibain , Goierrin , Donostian , Oiartzualde , Bidaso Behere eta Lapurdiko kantonamenduan ; Busturialdean eta Urola-Kostan .

Irakurleei dagokienez, Hego Euskal Herrian hauexek dira egunkarietako zenbakiak 2018an , CIES enpresak egindako neurketaren arabera:

  1. El Correo : 378.000.
  2. El Diario Vasco : 205.000.
  3. Diario de Navarra : 155.000.
  4. Gara : 81.000.
  5. Deia : 79.000.
  6. Diario de Noticias : 76.000.
  7. Berria : 53.000.
  8. El Pais : 43.000.
  9. El Mundo : 27.000.
  10. Noticias de Gipuzkoa : 23.000.
  11. Noticias de Alava : 21.000.
Kiroletakoak
  1. Marca : 65.000.
  2. Mundo Deportivo : 27.000.

Irratiak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Sakontzeko, irakurri: ≪ Euskarazko irrati kateak

Euskadi Irratia euskarazko katerik hedatuena da Hego Euskal Herrian , EiTB taldekoa dena. Ipar Euskal Herrian , bestela, Gure Irratia , Irulegi irratia eta Xiberoko Botza dugu eskualde osorako euskaraz emititzen duen bakarra.

Tokian tokiko kateen artean, nabarmentzekoak dira Euskalerria irratia Nafarroa Garaian , Bizkaia Irratia mendebaleko euskaraz , eta Bilbo Hiria Irratia .

Euskadi Gaztea musika arloan espezializatuta dago.

Kate elebidunen artean ditugu Info7 lurralde osoan, Herri Irratia Donostian , Hala Bedi Gasteizen eta Eguzki Irratia Irunean .

Erdaraz , azkenik, EiTB taldeko Radio Euskadi Hego Euskal Herrian eta Radio Vitoria Arabako hiriburuan katerik entzunenak ditugu.

Telebistak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

ETB 1 eta ETB 3 dira gaur egun euskaraz eta Euskal Herri osorako emititzen duten kate bakarrak, ETB 3 LTDaren bitartez. Tokian tokiko telebisten artean, bestela, Goiena Telebista ( Debagoiena ), Xaloa Telebista ( Baztan ), Ttipi-Ttapa Telebista ( Bortziri ), Goierri Telebista , Oizmendi Telebista , Zarauzko Telebista ( Erlo Telebistaren bitartez) eta UK4 Telebista ( Zarautz ); iparraldean Kanaldude martxan da Aldudarrak Bideo kooperatibak eramanik. Arrosa herrian du egoitza nagusia

gaztelaniazko kateen artean, Telecinco pribatua da Hego Euskal Herrian gehien ikusitako telebista, ETB 2ren aurretik.

Beste batzuk [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Blogen artean, aipatzekoa da Sustatu . Teknologiari buruzko informazioa eta izaera orokorrekoa ere ematen ditu.
  • Zabaldu.com era guztietako audientzia biltzen duen komunikabide parte hartzailea.

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]