Euzko Gaztedi-EGI
EAJren
gazte erakundea da.
EGIk bere burua honela jotzen du:
Gizakiaren onurarako diren mugimendu guztien aldekoak. Haien lan eremua gazteria izanik
Euzkadi
edo
Euskal Herriaren
subirautzaren berreskuratzea dute helburu. Europearrak izatearekin batera bakea, tolerantzia eta giza eskubideei errespetua nagusi diren markoa nahi dute.
Hainbat elkarte daude EGIrekin lotura daukatenak:
Izen ugari izan ditu historian zeharː
Juventud Vasca
,
Euzko Gaztedi
,
Eusko Gaztedi
eta
Euzko Gaztedi Indarra
(EGI).
Euzko Gaztedi (EGI) Bilbon sortu zen 1904-ko Otsailaren 14an,
Sabin Arana
EAJ
eta Euzko
Abertzaletasunaren
sortzailearen heriotzaren hiru hilabete igarotakoan.
EGIren
sorreraren arrazoia,
Sabin Aranak
sortutako abertzaletasuna eta askatasun ideiak hedatzen jarraitzea izan zen.
1913. urtean sortu zen
Bilboko
"Juventud Vasca" taldea,
Elias Gallastegi
bultzaturik eta beti izan da alderdiko indepentziazaleen gune nagusietako bat.
Bere sorreran
Euzkadiren
askatasunaren alde lanegiteko prest zeuden 400 kide zituen, eta honek erakunde hau
abertzaletasunaren
aldeko taldeen artean postu nagusian jarri zuen, estatu espainarrean gudazibila hasi arte.
1918. urtean itxi egin zuten erakundearen egoitza. Bestalde 1920an sortu ziren
Iruneako
eta
Gasteizko
taldeak.
1923. urteko diktaduraren
hasieran erabat debekatu ziren taldearen ihardun guztiak.
1930eko ekainean hasi zen berriro ere Bilboko "Juventud Vasca" eta 1931n zabaldu zen Donostiako egoitza. 1932an berriro zabaldu ziren Irunea eta Gasteizekoak.
Gerra Zibilean
gazte gehienek guda hartan borrokatu zuten baina orduan ere, Eusko Gaztedik
euskotar
gazteen artean agertzen jarraitu zuen nahiz eta guda ostean egin zuen talde honek bere lanik nagusiena.
Gaur egun existitzen den Euzko Gaztedi Venezuelan sortu zen.
Orduko atzerriratutako gazteak izan ziren askatasun handiagoa edukitzean, euskal erresistentziaren egitura antolatzen hasi zirenak. 1950. urteetan hasiko ziren EGI et EAJ alderdien arteko tirabirak. EGIn ibilitako militanteek sortu zuen
EKIN
eta, gerokoan,
ETA
erakundea (1959).
1960an gazteentzako eta gazteen ideiak eta ekintzak azaltzeko aldizkari bat atera zen,
GUDARI
aldizkaria. Aldizkari honek informazio emanez, barne eta kanpoko erresistentziaren artean hartuemonak handitzeko funtzioa zuen, baina ikusiaz honekin ez zela nahikoa, eta beste gazte talde politikoetatik desberdintzea derrigorrezkoa zela, gazte abertzale haiek sigla batzuk atera zituzten. EGI siglak.
EAJren ildoarekin ados ez zeuden militante multzoak zeuden 1960ko hamarkadaren bukaeran, eta
ETArekin
elkarlanean hasiak ziren
propaganda
eta bestelako ekintza klandestinoetan. EAJk
EGI-Batasuna
deitzen zuen bere adarraren ildo hori. 1972an EGIko 500 bat militante ETAn sartu ziren. Lehenago eta geroago,
borroka armatuan
ari ziren EGI-Batasunako kide batzuk hil ziren eta hil zituzten, esate baterako
Jokin Artajo
eta
Alberto Asurmendi
(prestatzen ari ziren lehergailu batek eztanda eginda hil ziren
Ultzaman
, 1969ko apirilaren 6an), Jonan Aranguren 'Iharra' (Guardia Zibilak tiroz hil zuen Urdazubin, muga pasatzen saiatzen ari zela, 1972eko irailaren 20an), Jose Benito Mujika 'Xenki' (ordurako ETAko kide zela Guardia Zibilak
Lekeition tiroz hila
, 1972ko irailaren 2an),
Jon Paredes
'Txiki' (ordurako
ETApmko
kidea zen, eta Francoren aginduz fusilatu zuten, Cerdanyolan, 1975eko irailaren 27an).
Kideetako batzuk borroka armatuan aritzeak tirabirak sortu zituen bai EAJ alderdiarekin baina baita ere EGIn bertan. EGI-Batasunaren adarraren zatiketa eta gero, EGIk borroka armatua arbuiatu zuen.
EGIren ekintzak gehitu egin ziren, argi eta garbi esanez, herri honek ez zuela inoiz onartuko espainiar estatuaren zapalkuntzarik. Momentu garrantzitsu bat “Malatoekintza” izan zen,
Burgosko Katedraleko
punturik altuenean ikurrina bat jarriaz
Hispanitate egunean
, eta berriro ere Euzkadi nazio aske dela gogoratuz. Ezin dugu ahaztu ordurako EGIk Europako beste nazioarteko gazte abertzaleekin bazituela hartuemanak gaur egun ere jarraitzen dutenak.
Bazegoen jadanik gazte guztiek helburu batean hau da, Euzkadiko askatasuna lortzean, batzen zituen izen bat, baina derrigorrezkoa zen izenaz aparte sinboloren bat, EGIk ateratzen zuen propagandan agertzeko. Horrela
Juan Queralti
(“Momento” aldizkari Venezolanarren ilustratzailea eta katalan abertzalea izategatik atzerriratutakoa) eskatu zitzaion sinbolo hura egiteko, aurreko gudari belaunaldiak, hurrengoari ematen zien testiguaren ideia isladatu behar zuela esanez. Horrela Queraltik
Picassoren
Gernikatik atera zuen zuzia, EGIren sinbolo bihurtu zen.
Ordutik aurrera, EGIren giza eta politika ekintzak garrantzi handiagoa hartuz doaz bere militante kopurua ere handituz doalarik.
1975an
Franco
hil zen eta EGI indar handiagoz agertu zen, bere abertzaletasun iritziak emanez. Orduko urteetan gazte asko atxilotuak izan ziren Euskadi zer zen azaldu zutelako. Urte gogorrak izan ziren gazte askok
torturak
eta heriotzak jasan zituztelarik. Diktadura eta hurrengo urteetan estatu espainolak sortutako indarkeria jasan zuten gazteak asko izan ziren.
Gaur egungo egunean EGIren ingurura biltzen dira Euzko Alderdi Jeltzaleko kide gazteak. Maiz egiten dituzte EGIko kideek, EAJko gainerako kideek ez bezala, Euskadiko independentziaren aldeko adierazpenak.
- Abaunza, Asier
- Anasagasti, Inaki
- Aranbarri, Asier
- Aranguren, Jonan 'Iharra'
- Artajo, Jokin
- Asurmendi, Alberto
- Berriozabal, Jone
- Bilbao, Jose Luis
- Caridad, Leire
- Corrales, Leire
- Egibar, Joseba
- Egileor, Manuel
- Etxebarrieta Jimenez Natxo 'Cicatriz'
- Etxebarrieta Ortiz, Jose Antonio
- Gallastegi, Elias
- Goya, Eneko
- Gerenabarrena, Inaki
- Iantzi, Julian
- Idigoras, Jon
- Imaz, Josu Jon
- Patxi Iturriotz
- Mikel Martinez de Murgia
- Mujika, Jose Benito 'Xenki'
- Olano, Markel
- Paredes Manot, Juan 'Txiki'
- Saez, Garbine
- Urkullu, Inigo
EGIren barne antolakuntza EAJren antzekoa da, nahiz eta erakunde autonomoa izan EGIkideak 16 eta 30 urte arteko alderdikideak dira.
Erakundea
asanblearioa
da hiru mailatan funtzionatu izan du:
udal
,
herrialde
eta aberri mailan.
Horrela izanda, erabakiak hartzeko prozesua, alderdiaren oinarrietatik bururako bidea hartzen du. Uri Buru Batzarretatik, Herrialde Buru Batzarrera eta azkenik, Aberri Batzarrera.
Lan egiteko prozesu hau, berdin ematen da alderdiaren arlo guztietan . Antolaketaren zabalkundea ere bada , beste ezaugarrienetariko bat.
Abendano, 26
01008-Gasteiz (Araba)
Sabin Etxea Ibanez de Bilbao,16
48001-Bilbao (Bizkaia)
Pinu bidea, 20
20009-DONOSTIA (GIPUZKOA)
25, Thiers karrika
64100-Baiona
Zapateria, 50
31080-Irunea (Nafarroa)
- Mintegiak
- Jardunaldiak
- Udako unibertsitateak
- EGI EGUNA.
Aberri Egunaren
aurreko asteburuan EGIren urteko kanpaldia.
- Alderdi Egunaren kanpaldia.
- EGIko Plaza (Bizkaian) = Kirolak+politika+jaia
- Txangoak
Gogorregi
Konpartsa Bilboko Aste Nagusian.
|
---|
Sorrera eta sortzailea
| |
---|
Egoitza nagusia eta bilguneak
| |
---|
Jaiegunak
| |
---|
Barne-erakundeak
| |
---|
Lehendakariak
| |
---|
Pertsona nabarmenak
| |
---|