Euskal-Esnalea aldizkariaren 13. zenbakia eta
Euskal-Erria
aldizkariaren alea ikusgai,
Donostiako
San Telmo museoa
.
Euskal-Esnalea
Euskal Herriko
elkarte eta izen bereko
kultur
aldizkari
bat izan zen. Elkartea eta aldizkaria sortzeko ideia
1906ko
abenduaren 21an
,
Santo Tomas Egunean
Arturo Kanpionen
presidentzian ospatutako
Gipuzkoako Foru Aldundiaren
batzar batean sortu zen.
1907ko
apirilaren 1an
Zumarragan
ospaturiko biltzar batean estatutuak onartu eta Euskal-Esnalea elkartea sortu zen, Kanpionen
¡Gora Euskara maitagarria!
lelopean. Ordutik aurrera, elkarteak hitzaldi, festa eta konferentzia ugari ospatzeari ekin zien. Elkarte honi bultzada eman zienen artean honako hauek daude:
Arturo Kanpion
,
Patrizio Orkaiztegi
,
Karmelo Etxegarai
,
Domingo Agirre
,
Julio Urkixo
,
Serapio Muxika
,
Alfonso Maria Zabala
,
Kasildo Zabala
,
Larreta Azelaingoa
,
Basilio Iraizoz
,
Isaak Lopez Mendizabal
,
Jose Eizagirre
, eta batez ere
Gregorio Muxika
.
Hormetan zintzilikatzeko eta eskuzko euskal egutegiak argitaratu ziren, bai eta udalerri askotan hiltzadiak ospatu ere:
Auza
,
Ultzama
,
Elizondo
,
Lekunberri
,
Bilbao
, etab.
Literatur
hitzaldi ugari ospatu ziren, eta batez ere, urtero
Euskal Jaietan
ospatu ohi ziren
euskarari
buruzko hitzaldiak eta jaiegunak. Domingo Agirre,
Luis Eleizalde
, Patrizio Orkaiztegi eta Karmelo Etxegarai hiltzean Euskal Esnalea elkartea hondamenditik hurbil egon zen, Gregorio Muxikaren lan ekintzaileak salbatu zuelarik, eta ez hori bakarrik, elkartea eta erakundearen garai onenera eman zuelarik.
Aldizkariaren lehen aroan,
1908ko
otsailean
,
Tolosan
argitaratzen hasi zen, osoki
euskaraz
, ondoren
Euskalerriaren Alde
aldizkariaren gehigarri gisa argitaratu zelarik.
1908
-
1931
bitarteko
Euskal Pizkundearen
bultzatzaile nagusienetako bat izan zen, azken urte honetan Gregorio Muxikaren heriotzarekin argitaratzez laga zelarik. Aldizkari honen orrialdetan Euskal Jaietan saritutako olerki sarituak agertu ohi ziren, bai eta gai tekniko nahiz zientifikoei buruzko lehenbiziko euskarazko artikulu eta saiakerak ere. Edozein motako gaietan euskara erabiltzeko helburuz, umorezko gaiak ere jorratu ziren, bai eta txisteak nahiz gertakizun bitxiak, antzerki komediak eta inkesta publikoak ere. Aldizkariaren ohiko garaiko idazleen artean
Orixe
,
Emeterio Arrese
eta
Lizardi
zeuden.