Wikipedia, Entziklopedia askea
Eulalia Abaitua Allende-Salazar
(
Bilbo
,
1853ko
urtarrilaren 25a
-
Ibidem
,
1943ko
irailaren 16a
)
argazkilari
nabarmen bat izan zen.
Maria Elvira Juliana izenarekin bataiatu zuten, Bilboko
San Nikolas elizan
.
[1]
Handik hilabetera ama hil zitzaion, Maria Eulalia Allende-Salazar Egia,
[2]
eta senideak Eulalia deitzen hasi zitzaizkion, amaren oroimenez.
Lehen ikasketak
Katalunian
egin zituen,
Bartzelonako
Sarriako Jesusen Bihotzean.
1872
. urtean Juan Narciso Olano Pikabea Lesakakoa ontzigilearekin ezkondu zen, eta
1873
. urtean
Liverpoola
joan ziren
Bigarren Karlistalditik
ihesi. Gerora, Bilbora itzuli zen, eta argazki laborategia osatu zuen bere etxean,
Begonako basilikatik
gertu.
1941ean
Bilboko zabalgunera
aldatu zen.
[3]
[4]
Ingalaterran
ikasi zuen argazkilaritza. Guztira berak egindako milatik gora argazki gordetzen dira, eta horietako asko Euskal Herriko jende, tradizio eta jaiei buruzkoak dira. Senideak eta persona xume, apal eta ia beti anonimoak izan ziren bere argazkietan protagonista. Abaituak bere argazkietan begirada sentibera eta adeikorrez landa zein hiri esparruetako bizitza eta bere garaiko emakumeak bistaratu zituen.
[5]
Argazki gehienak plaka
estereoskopiko
etan eginak dira, eta
zuri-beltz
ean, gehien atsegin izan zuen materiala beirazko xafla esteroskopikoak izan baitziren, positiboak eta negatiboak, 4,5 x 10,7 cm formatuek eta
gelatinobromuro
-emulsiodunak.
[6]
[7]
- 2017
an
Estereoskopiak 16+16
Euskal Museoa eta
Azkue Fundazioa
ren eskutik. Bertan Abaituak formatu estereoskopikoan egindako 16 irudi betaurrekoen bidez 3 dimentsiotan ikusteaz gain, irudiei egungo 16 euskal emakume idazlek jarritako hitzak audiogiden bidez entzun ahal izan ziren. Hauek idazleak:
Katixa Agirre
,
Uxue Alberdi
,
Aurelia Arkotxa
,
Yolanda Arrieta
,
Leire Bilbao
,
Itxaro Borda
,
Tere Irastortza
,
Karmele Jaio
,
Mariasun Landa
,
Miren Agur Meabe
,
Laura Mintegi
,
Lourdes Onederra
,
Eider Rodriguez
,
Danele Sarriugarte
,
Ana Urkiza
eta
Arantxa Urretabizkaia
.
[10]
[11]
- 2022an
Mira Hadi. Eulalia Abaitua andre-begietan
ikuskizuna aurkeztu zen Bilboko
Loraldia festibalaren
barruan
[12]
[13]
- 2010: Bilboko
Euskal Museoak
erakusketa bat antolatu zuen: "Eulalia Abaitua. Argazkilaria". 2010(e)ko Urriaren 29a - 2011(e)ko Maiatzaren 29a.
[14]
- 2005: Eulalia Abaituaren omenez Bilboko
Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoak
liburu bat argitaratu zuen
(Begona 1900 : errepublika eta santutegia = republica y santuario.
ISBN
84-933868-1-2
)
- 2005: Eulalia Abaituaren omenez Bilboko
Euskal Museoak
erakusketa bat antolatu zuen
(Begona 1900 : errepublika eta santutegia = republica y santuario. 2005eko maiatzaren 31tik urriaren 30rera arte
[15]
- Eulalia Abaituaren izena duten kaleak:
[5]
- Eulalia Abaitua kalea, Bilbo (Bizkaia)
[16]
- Eulalia Abaitua kalea, Guadalajara (Espainia)
[17]
- Eulalia Abaitua biribilgunea, Valdemoro (Madril)
[18]
Eulalia Abaituak
egindako zenbait argazki