Wikipedia, Entziklopedia askea
Esther Duflo
(
Paris
,
Frantzia
,
1972ko
urriaren 25a
) frantziar ekonomialaria da.
Massachusetts Institute of Technologyn
egiten du lan irakasle Pobrezia Murrizteko eta Garapenaren Ekonomiako arloetan. Gainera,
Abdul Latif Jameel Poverty Action Lab
(J-PAL) delakoaren sortzaileetako bat da. Era berean, Duflo Ameriketako Estatu Batuetako
National Bureau of Economic Research
(NBER) delakoan ikertzaile laguntzailea da.
Garabidean dauden herrialdeetako alderdi mikroekonomikoak ikertzen dihardu, familien portaera, hezkuntza, finantzaketarako sarbidea, osasuna eta politika publikoen ebaluaketa barne.
2019an
Ekonomiako Nobel Saria
eman zioten,
Abhijit Banerjee
senarrarekin eta
Michael Kremerrekin
partekatutako saria.
[1]
[2]
Ekonomia Nobela jasotzen duen bigarren emakumea da, saridun guztien artean gazteena.
[3]
Saria pobreziarekin lotutako lanengatik eman zieten, txirotasuna gutxitzeko beren ekarpen esperimentalarengatik, hain zuzen. Pobrezia gutxitzea gaur egungo erronkarik handienetakoa dela azaldu zuen Suediako Bankuak, eta politika berriak ezarri ahal izateko saridunen ekarpena azpimarratu zuen.
[4]
[5]
Nobel sariak ematen dituen batzordeak azaldu zuenez, hirurek egindako lanek ≪guztiz eraldatu dituzte garapen ekonomikoari dagozkion politikak≫. Batzordeak herrialderik pobreenetako irakaskuntzari buruzko ikerketa aipatu zuen. Kremerrek
Kenyako
eskola batzuetan eta Banerjee-
Duflo
bikoteak
Indian
egindako ikerketek erakutsi zuten eskolak testu-liburuz eta bestelako material batzuez hornitzeak ez ziela berez ikasleei laguntzen, eta askoz eraginkorragoa zela irakaskuntza haien neurrira egokitzea.
[4]
Duflo
Ekonomiako Nobel saria irabazi duen bigarren emakumea da, eta, orduan 46 urte zituenez, inoiz saria jasotako pertsonarik gazteena. Beren helburua da pobreziaren aurkako borrokan metodo zientifikoa erabiltzea; askotan, txiroen rudia karikaturizatuta dagoela, eta haiei lagundu nahi dietenek ere ez dituztela ulertzen txirotasunaren arrazoien sustrai sakonak.
[4]
- 2019an Ekonomia Nobel Saria
[3]
- 2015ean Princesa de Asturias Saria Gizarte Zientziei
[3]
- 2010ean, John Bates Clarak Medaila, 40 urte baino gutxiago duten ekonomilariei emana.
[3]
|
---|
1969?1975
| | |
---|
1976?2000
| |
---|
2001?egun
| |
---|