Wikipedia, Entziklopedia askea
Ernst Boris Chain
(
Berlin
,
1906ko
ekainaren 19a
-
Castlebar
,
1979ko
abuztuaren 12a
) germano-britainiar biokimikaria izan zen. 1945eko
Medikuntzako Nobel Saria
jaso zuen
Alexander Fleming
eta
Howard Floreyrekin
batera
penizilinari
buruz egindako lanagatik.
Alemanian jaio zen jatorri juduko familia batean. Kimika ikasi zuen
Friedrich Wilhelm Unibertsitatean
.
Naziak
boterera iritsi zirenean, Ingalaterrara joan zen. Han ikasi zuen Cambridgeko Unibertsitatean, Sir
Frederick Gowland Hopkinsen
gidaritzapean. 1935ean patologo lana onartu zuen
Oxfordeko Unibertsitatean
.
1939tik Howard Floreyrekin lan egin zuen mikroorganismoek sortutako bakterioen aurkako agenteen ikerketan. Flemingen lana aprobetxatuz, penizilinaren efektu terapeutikoa eta konposizio kimikoa aurkitu zituzten.
Gerraren amaiera aldera Erromara joan zen Osasun Institutu Nagusian lan egitera. 1964an Britainia Handira itzuli zen
Londresko Imperial Collegeko
biokimika departamentua sortu eta zuzentzeko. Bere bizitzaren amaieran
sionista
sutsua izan zen.
|
---|
1901?1925
| |
---|
1926?1950
| |
---|
1951?1975
| |
---|
1976?2000
| |
---|
2001?present
| |
---|