Wikipedia, Entziklopedia askea
Fritz Erich Georg Eduard von Manstein
,
von Lewinski
jaioa (
Berlin
,
Prusiako Erresuma
,
Alemaniar Inperioa
,
1887ko
azaroaren 24a
-
Irschenhausen
,
Bavaria
,
1973ko
ekainaren 10a
) alemaniar mariskala izan zen. Noblezia prusiarreko familia batean jaio zen.
Lehen Mundu Gerran
Mendebaldeko Frontean
eta
Ekialdeko Frontean
borrakatu zuen. 1939an
Poloniaren inbasioan
parte hartu zuen
Gerd von Rundstedten
laguntzaile gisa. 1940 maiatzean
Adolf Hitlerrek
Guderianen plana erabili zuen
Frantziaren inbasiorako
.
Bizargorri Operazioa
,
Sebastopoleko Setioan
eta
Leningradeko Setioan
ere parte hartu zuen.
Stalingradeko Guduan
huts egin zuen erreskate bat egiten saiatu zen. 1943an
Kharkoveko Hirugarren Gudua
irabazi zuen eta
Kurskeko Guduan
komandanteetako bat izan zen. Hitlerrekin zituen desadostasunak kargugabetzea ekarri zuen 1944ko martxoan. Britaniarrek preso hartu zuten 1945eko abuztuan eta kartzelera kondenatu zuten eta 1953an askatu zuten. Ondoren, Alemaniako gobernuaren aholkulari militarra izan zen 1950eko hamarkadan.