Erdialdeko Asia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erdialdeko Asia
Erdialdeko Asia munduko eskualdea
Erdialdeko Asia munduko eskualdea
  - Sobietar definizioa
  - Ohiko definizio modernoa
  - UNESCOren definizioa

Erdialdeko Asia Asiako erdialdean dauden estatuak batzen dituen eskualdea da. Ez dago definizio zehatzik bere azalera adierazteko, baina esan dezake Kazakhstan , Kirgizistan , Tadjikistan , Turkmenistan , Uzbekistan , Mongolia eta Txinako Xinjiang barruan dituela.

Batzuetan Txinako Barne Mongolia eta Errusiako Kalmukia , Tartaristan , Bashkortostan , Altai , Tuva eta Buriatia errepublika osoak eta Sakhako Errepublikaren zati bat [1] Erdialdeko Asian ere daudela esan da. Historikoki Afganistan , Irango zenbait eskualde, Pakistan , Siberia , Kaxmir , Tibet , Armenia , Azerbaijan eta Georgia ere definizioan sartu dira.

Geografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Geografikoki Txinatik Itsaso Beltzarantz doazen 6500 km mendilerroek bere Hego-ekialdeko Asia , Indiako azpikontinentea eta Ekialde Ertainarekin mugak sortzen dituzten. Ekialdetik mendebaldera, mendilerroak Nan Chan, Altyn Tahg, Karakorum , Hindu Kush , Paropamisus, Elburz eta Kaukaso dira.

Hegoaldean goi-ordoki bi ditu: Irango goi-ordokia eta goi-ordoki tibetarra , ekialdean Txinako Harresi Handia eta Mantxuriako basoak. Mendebaldeko muga zehazki non dagoen esatea zaila da: Erdialdeko Asiako estepa ia Errumania eta Hungariaraino doan estepa bera baita.

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Soucek, S. A History of Inner Asia . Cambridge : Cambridge University Press, 2000 , ISBN 0-521-65704-0 (orr. xi)