한국   대만   중국   일본 
Enrique Gonzalez Alvarez - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Enrique Gonzalez Alvarez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Enrique Gonzalez Alvarez
Bizitza
Jaiotza Kokand , 1942
Herrialdea   Espainia
Heriotza Santurtzi 2008ko maiatzaren 16a  (65/66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista

Enrique Gonzalez Alvarez ( Kokand , Uzbekistango Sobietar Errepublika Sozialista , 1942 Santurtzi , 2008ko maiatzaren 16a ) bizkaitar politikaria izan zen, Euskadiko Partidu Komunistan ibilitakoa. 1991 eta 1995 artean Ezker Batua-Berdeak alderdiko idazkari nagusia izan zen. [1]

Sobietar Batasunean jaio zen, gurasoak bertan erbesteratuta zeudelako. Aita Asturiasko buruzagi komunista zuen. Hamabi urte zituela, itzuli eta ingenieritza teknikoa ikasi zuen.

Euskadiko Partidu Komunistan sartu eta, Tomas Tuerosekin batera, Euskadiko Langile Komisioen sorreran parte hartu zuen. Garai haietan Aizarnazabalgo lantegi batean lan egin zuen. 1986an EPKren idazkari nagusi bilakatu zen eta 1991n Ezker Batuarena. IV. biltzarrean (1995eko abendua) Javier Madrazok menderatua izan zen. [2] Jubilatu ondoren, Santurtziko zinegotzi bilakatu zen. Minbiziak jota hil zuen.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz .