한국   대만   중국   일본 
Enrique Antolin - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Enrique Antolin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Enrique Antolin
Bizitza
Jaiotza Bilbo , ?
Herrialdea   Bizkaia , Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak ingeniaria eta politikaria
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Enrique Daniel Antolin San Martin ( Bilbo , ? ) bizkaitar politikari ohia da. [1]

1977tik aurrera, PSEko kidea da. Ogibidez ingeniaria, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko irakaslea izan zen. Basauriko alkate hautatu zuten 1979an. 1987an Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lana Sailburua hautatu zuten, Jose Antonio Ardanza lehendakari zelarik. Reinosako Forjas y Aceros de Reinosa, S.A. kontseilari orokorra zen, eta, urte hartako martxoaren 11n , enpresa uztera zihoala, enpresa-batzordeak atxiki egin zuen. Honek 1987ko Reinosako istiluak piztu zituen. [2] [3] Jaurlaritza uztean, Bizkaiko Labe Garaietan sartu zen. [4]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]