Wikipedia, Entziklopedia askea
- Artikulu hau Durangaldeko trikiti eta rock taldeari buruzkoa da; Legazpiko XX. mende amaierako astekaria gaitzat duena beste hau da: ≪
Ene Bada! aldizkaria
≫
Ene Bada!
Durangaldeko
trikiti eta rock taldea izan zen, 1997an sortu eta 10 urtetako ibilbidea izan zuena.
Trikia oinarritzat hartuta popa, rocka, reggaea, saltsa, cajun eta tex-mex moduko musikak ageri ziren lehenengo lan luzean. 1999an plazaratu zuten
Ai Ene
izenarekin.
Bigarrena hurrengo urtean atera zuten,
Uretik izotzera
, eta Fran Iturberen produkziopean egina izan zen. Diska honetan pop aldera jo zuten.
Beren ibilbidean nazioartean ere jo izan zuten hainbat herrialdetan, hala nola, Alemanian, Suitzan, Estatu Batuetan, Bretainian, Herbeheretan... Bai eta Katalunian eta Galizian ere. 2007ko azaroaren 24an Durangoko Plateruena aretoan eman zuten azken kontzertua.
[1]
- ↑
≪Agur esateko jaia prestatu dabe azaroaren 24rako≫
Anboto.org
2007-11-22
.