한국   대만   중국   일본 
Endika Guarrotxena - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Endika Guarrotxena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Endika Guarrotxena
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Endika Guarrotxena Artzubiaga
Jaiotza Bilbo 1961eko urriaren 26a  (62 urte)
Herrialdea   Bizkaia , Euskal Herria
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Bilbao Athletic 1979 / 1981 24 10
Athletic 1980 / 1987 123 15
AD Ceuta 1982 / 1983
Real Valladolid 1987 / 1988 24 3
RCD Mallorca 1988 / 1989 14 2
Hercules Club de Futbol 1989 / 1990
Benidorm CF 1990 / 1991
 
Posizio edo espezialitatea aurrelaria

Endika Guarrotxena Artzubiaga ( Bilbo , 1961eko urriaren 26a ) bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea da, Athletic Clubean aurrelari moduan aritutakoa. [1] Iker Guarrotxena futbolariaren osaba da. [2]

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Lezamako harrobian futbolari bezala trebatu zen, Bilbao Athleticen denboraldi batzuk emanez. 1980ko azaroaren 30ean Lehen Mailan debuta egin zuen, gola sartuz, Errealaren aurkako 4 eta 1 porrotean. 1981eko apirilaren 19an sartu zuen garaipenaren gola, 89. minutuan, Camp Noun , Bartzelonarenaurka (0-1). Lehen taldean jarraitutasunik ez zuenez, denboraldi bat eman zuen AD Ceutan utzita.

1983-84 denboraldiari begira itzuli zen taldera. Azaroaren 30ean Bartzelonaren aurkako garaipenean golegile bakarra izan zen Camp Noun, Espainiako Superkopako partidan, baina ez zuen titulua irabazteko balio izan. Maiatzaren 5ean Athletici 1984ko Errege Kopa eman zion golaren egilea izan zen. Gol horrekin, Bilboko taldeak Liga eta Kopa irabazi zituen. [3] [4]

1987ra arte egon zen Athleticen, hau da, Real Valladolidek fitxatu zuen arte. Hurrengo urtean RCD Mallorcarekin bat egin zuen, Lehen Mailara igotzea lortuz. Profesional bezalako azken bi denboraldiak Bigarren B Mailan eman zituen, Alacant probintziako bi talderentzat jokatuz, Hercules CF eta Benidorm CF hain zuzen ere. Bere kirol ibilbidean zehar, Lehen Mailako 138 partida jokatu zituen, 18 gol sartuz.

Erretiratu ondoren, entrenatzailea izan zen. Bere lorpenik handiena 2012an Getxo KK Hirugarren Mailara igotzea izan zen. [5]

1981ean 19tik beherako Espainiako internazionala izan zen, lau aldiz. 1984an, finala jokatu zuen, 21 urtez azpiko espainiar selekzioak Ingalaterraren aurka galdu zuelarik.

Ibilbidea [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kluba Denboraldia
Bilbao Athletic 1979 1981
Athletic Club 1980 1982
AD Ceuta 1982 1983
Athletic Club 1983 1987
Real Valladolid CF 1987 1988
RCD Mallorca 1988 1989
Hercules CF 1989 1990
Benidorm CF 1990 1991

Palmares [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Txapelketa Kluba Urtea
Liga Athletic Club 1983-84
Errege Kopa Athletic Club 1984
Espainiako Superkopa Athletic Club 1984

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]