Emakumezkoen Traineru Ligako 2017ko denboraldia Euskotren Ligaren bederatzigarren denboraldia izan zen, kluben artean jokatu zen zazpigarrena. San Juan izan zen txapelduna laugarren aldiz jarraian [1] .
Hamar traineruk eman zuten izena sailkapen estropadetan parte hartzeko. Aurreko denboraldietan ez bezala, San Juanek estropadetako batean gutxienez bosgarren egin beharra zeukan Ligan izateko [2] .
Uztailaren 8an Orion eta 9an Donostian izan ziren sailkapen estropadak eta Hibaika , Orio eta Arraun Lagunak sailkatu ziren [3] .
Lehenengo estropada Hibaikarentzat izan bazen ere [4] denboraldi honetan berriz nagusitasun handiz irabazi zuten Liga sanjuandarrek.
2009 (*) ? 2010 (*) ? 2011 ? 2012 ? 2013 ? 2014 ? 2015 ? 2016 ? 2017 ? 2018 ? 2019 ? 2020 ? 2021 ? 2022 ? 2023