Elurra
hodeietatik
maluta edo pikor zurietan
erortzen
den
ur
izoztua da, lurrean pausatzean geruza
zuria
eratzen dutena.
[1]
Elur-
kristalek
hexagonoetan
oinarritutako forma geometriko
fraktalak
hartzen dituzte eta
malutetan
biltzen dira. Normalean egitura irekia eta leuna izaten du, kanpoko presioak konprimitzen duenean izan ezik.
Neguan
jasotzen dugu batik bat; bai eta beste
urtaro
batzuetan ere, gune
menditsu
eta garaietan. Tenperatura hotzetan eratzen dira, eta lurrera baino lehen
isurkari
bihurtuko ez badira, zero gradutik beherakoa izan behar du lurraren eta
hodeiaren
arteko tenperaturak; horrek argitzen du zergatik askotan mendialdeetan elurra egiten duen gailurrean, eta
euria
ibarrean.
Nibologia
da elurra aztertzen duen zientzia.
Elur
da
euskara batuan
erabili beharrekoa
[1]
, nahiz eta
euskalki
batzuetan antzeko aldaerak erabili:
edur
mendebaldekoan
eta
elhur
zubereran
. Beste
eguraldi
hitzekin bezala,
ari du
hartzen du
[2]
, eta ez
ari da
:
elurra ari du
. Beste esamolde batzuk ere erabili ohi dira, hala nola
elurra dihardu
,
elurra da
.
Elur
hitzak badirudi
etimologikoki
lur
hitzarekin lotura duela.
Elur
pertsona-izena ere bada,
epizenoa
[3]
.
Elurra ez da euria bezain sarri ikusten; izan ere, ez dira erraz aurkitzen
prezipitazioak
beti gotorrak diren eskualdeak. Elur formako prezipitazio gotorraren batez bestekoari, guztizko prezipitazioarekin alderatuta, ≪elur koefiziente≫ esaten zaio.
Mendi handietan eta
latitude polarretan
, non tenperaturak urte guztian diren hotzak, koefiziente horrek balio handiak izaten ditu, baina eremu horietatik kanpora asko jaisten da. Munduan bildutako elur kopuruen datu zehatzik ez badago ere, badirudi kopuru horiek ez direla izaten guztizko prezipitazioaren % 1 baino gehiago.
Euriarekin gertatzen den bezala, elurraren erortze lastertasuna ere neurriaren araberakoa izaten da, baina malutak oso arinak dira,
dentsitate
txikikoak baitira, askotan metro kuboko 100 kg baino gutxiagokoak (euri tantek 1.000 kg inguru izaten dute metro kuboko); horregatik, elurraren banaketa lur-arraseko
haizearen
araberakoa izaten da, eta; horrez gainera, elurra lurrera iristen denean, batzuetan barreiatu egiten da, eta leku asko hutsik utzi, eta besteetan pilatu.
Lurrean pilatu denean, hedaduraz eta lodieraz gorabehera handiak dituen geruza bat osatzen du elurrak, bertan geratu edo desagertuko dena, prezipitazioaren kopuruaren eta banaketaren arabera eta tenperaturaren arabera. Eremu polarretan, hotzak ez baitio askorik eusten hezetasunari, ez da inoiz
elurte
handirik izaten, baina tenperaturak apalak badira, luzaroan iraun dezake elur geruzak, ehunka edo milaka urtetan batzuetan, eta oso mantso txertatzen da
sistema hidrologikoan
.
Elurra
hodeian
, garaiera oso hotzetan, sortutako izotzezko kristal txiki-txikien modura hasten da eskuarki. Erori ahala, beste kristalekin elkartu eta mataza handiak osatzen dituzte, baina betiere, bi baldintza hauek betetzen direnean:
- alde batetik,
hezetasuna
handia izatea, zeren, bestela, kristalak
lurrundu
egiten baitira;
- bestetik, tenperaturak
izozte-puntuaren
ingurukoa izatea (hau da,
eguratseko
ura gotortzea; hori gertatzen da 0 °C-ko tenperaturetan, edo hortik behera, eta hala eratzen dira prezipitazio gotorrak, elurra,
kazkabarra
, etab.).
Izan ere, giroa gehiago hozten denean
kristalak
lehorrak egoten dira, eta ezin dira elkartu.
Elur-malutak eratuko dituzten izotz-kristalek forma ezberdinak hartzen dituzte, tenperaturaren arabera aldatzen direnak, baina baita
hezetasun-mailaren
arabera ere
[4]
:
- 0 eta -4 °C artean: "xafla"
hexagonalak
[5]
;
- -4 eta -6 °C artean: "orratzak";
- -6 eta -10 °C artean: "zutabe" barne-hutsak (giro lehorragoa);
- -10 eta -12 °C artean: sei punta luzedun kristalak;
- -12 eta -16 °C artean: dendritak (giro hezearekin).
Elurra urtzeko behar den
beroa
hainbat iturritatik dator; naturalena
eguzki-erradiazio
zuzena da. Elurra urtzeki behar den erradiazio efektiboaren kopurua elurraren islatzeko ahalmenaren edo
albedoaren
araberakoa da. Elur erori berri eta garbiaren gainean eragiten duen erradiazioaren ia % 90 islatu egiten da, urtzerik eragin gabe. Era berean, erradiazio kopuru berdina baina elur zaharrago edo zikinean, hautsa pilotu duenean, gutxiago islatu eta beraz gehiago urtuko du.
Airearen
beroa beste faktore garrantzitsu bat da elurra urtzerakoan. Aire geldiak
eroankortasun termiko
txikia duenez, elur kopuru txikia urtu egiten du airearen beroak,
haizerik
ez dagoenean. Izan ere, haizeak eragindako
zurrunbiloek
aire asko jartzen dute elurrarekin kontaktuan, eta horrek nabarmen areagotzen du elurraren urtzea.
Airearen
lurrun-presioa
izotzaren presioa baino handiagoa bada, zurrunbiloek airearen hezetasuna ekarri dezake eta elur azalean
kondentsatu
. Ura 0 °C-tan kondentsatzeko behar duen
beroa
596 cal/g denez, eta izotza urtzeko 80 cal/g baino ez, gainazalean 25,4 mm ur kondentsatzean elurreko 190 mm ur inguru urtzea eragingo luke. Aire beroaren
konbekzio
bidezko eta kondentsazio bidezko urtzea zurrunbiloaren araberakoa denez, haizearen abiadura oso faktore garrantzitsua da elurraren urtze abiadura zehazteko.
Euriak
ere beroa ematen dio elurrari, euri-urak
izozte-puntutik
gorako tenperatura baitu.
Mendialdeetan, elur gehiago egiten baitu normalean, zenbat eta gorago orduan eta gehiago irauten du elur geruzak, eta aldi berean tenperaturak jaitsi egiten dira. Hori dela eta, lerro ideal bat marraz daiteke, nahiz gorabehera handiak izaten dituen eskualdeen arabera. Lerro horren gainetik urtean zehar erori den elurra ez da erabat desagertzen
urtaro
epelean, eta aurreko urtekoaren gainean pilatzen da.
Urte osoko elurraren klima muga esaten zaio arestian aipatu den lerro horri, edo laburrago, elur-muga.
Gaur egun bost mila metro inguruan dago
ekuatoreko
eremuan, eta askoz beherago
latitude
handietan,
Hego Hemisferioan
batez ere; Hego Hemisferioan,
Zirkulu polar antartikoaren
inguruan, hotzagoa eta hezeagoa izanik giroa,
itsas mailan
dago muga hori.
Tenperaturaz eta prezipitazio kopuruaz gainera, elur geruzaren kokalekua bestezenbait eragileren mendeko ere bada, eta eragile horiek garrantzizkoak izaten dira batzuetan, leku jakin batzuetan batez ere.
Horien artean, aipagarriak dira norabidea, haize hezearen eragina,
topografia
,
sustratuaren
nolakotasuna, etab. Horrela ulertzen da zergatik izaten dituzten urte osoko elurrek, prezipitazioaren erabateko balioek ez bezala, gorabehera handiak garaieraren arabera; hala, adibidez,
Alpeetako
laiotz aldeetan, 2.800-3.000 metrotan dago muga;
Norvegian
1.000 metrotaraino jaisten da Atlantiko aldean, alde hori mendebaleko perturbazioen mende baitago, eta 2.000 metrotaraino igotzen da aldiz, ekialdetik;
Kilimanjaron
5.400 metrotan dago hegoaldean, eta 5.800 metrotan iparraldekoan.
Azkenik, azpimarratu behar da urte osoko elur-muga ez dela beti bera izaten, eta aldatu egiten dela klimaren arabera. XX. mendean, hormategiaren eta urte osoko elurraren muga atzerarazi egin du
Lurrean tenperaturak gora egin izanak
; muga hori gaurkoa baino askoz ere beherago zegoen lehen, eta, adibidez, 800 bat metrotan zegoen
Vosgesetan
, 1.200-1.300 metrotan Alpeetan, eta 1.800 metrotan
Pirinioetan
.
Euskaraz hainbat hitz eta esamolde dago elur mota desberdinak izendatzeko:
- elurbustia
[6]
[7]
,
elur urtua
: euriarekin nahasian, maluta egin gabe trinkotu gabe datorrenean, ia urtua;
- elur geldoa, elur gizia, elur irina, elur izpia, elur xehea
[7]
: elur fin-fina;
- elurtxikia
edo
elurttipia
: elur xume eta xehea; beste hainbat izen du, horien artean:
elurxea, elurxehea, elurxintxarra, elurgilloa, elurpirrina, elurtxingoa, elur-txipitxa, elur-kixika, elur-zirina
...
[8]
;
- elur malutak
[9]
,
elur matazak
,
elur malkoak
[8]
,
elur lumak
: erortzen diren kristal multzo arinetako bakoitza;
- amukela, elur maloa
[7]
: maluta handia;
- elur pikorra
[7]
: maluta txikia eta trinkoa;
- elur firuka
: elur-maluta fin-finak;
- elur hautsa
: fin-fina eta soltea;
- elur moltsoa, elur hostoa, elur zafla
: elkarri lapata, pega-pega, multzotuta datorrenean
[8]
.
Eta lurrean-edo erori denean:
- elur laparra
,
elur lapatsa
,
elur nabarra
: lurra apenas estaltzen duen elurra
[7]
;
- elur geruza
: lurra guztiz estaltzen duena, lodia ala mehea izan daiteke;
elur-maindirea
edo
elur-izara
eratzen du
[8]
;
- elur-gazura
: herenegungoa
[8]
;
- elur gesala, elur baltsa, elur kresala
: elurra urtzen hasten denean, edo elurbustia lurrera iristean;
- elur salda
: elurra mehetu eta gesaltzen denean, eta plisti-plasta ibiltzekoa
[8]
;
- lurmena
: elurra urtu den lurra
[7]
;
- kalotxa
: oinetakoetan itsatsiriko elurra
[7]
;
- elurtza
: leku batean pilatutako elur kopuru handia;
- kaparra
: elur izoztua.
Elurra egiten duenean, honela sailka daitezke fenomeno
meteorologikoak
:
- Elurra mara-mara egin, elurra sapa-sapa egin: elurra emeki baina ugari egin
[7]
- Elurtea: elurra egin duenean, elurraldia edo denbora ere adierazi ahal du
- elurte arina
- elurte handia
- elurte larria
- Elur erauntsia: elur jasa bortitza
[1]
- Elur ekaitza
: haize eta elurrezko ekaitza
[1]
- Bisutsa
: haize erauntsia eta elurra dakartzan ekaitz larria
[7]
, haize erauntsiek harrotzen eta mugitzen duten elurra
[1]
Bai
landareek
, bai
animaliek
elurretara moldatzeko moduak garatu dituzte. Landareen moldatze-mekanismoen artean daude, esaterako,
sorgorraldia
eta hazien biziraupena; eta animalienetan
hibernazioa
,
isolamendu termikoa
, janaria gordetzea, gorputzeko erreserbak egitea eta elkar berotzea
[10]
.
Elurrak bi modu nagusitan elkar-eragiten du
landarediarekin
: landareek elurraren ezartzean eta mantentzean eragin dezake eta, alderantziz, elurrak landareen banaketan eta hazkuntzan eragina izan dezake.
Zuhaitzen
adarrek adibidez, batez ere
koniferoenak
, elurra intertzeptatzen dute eta lurrean metatzea eragotzi. Zuhaitzetan esekitako elurra lurrekoa baino lasterrago desagertzen da, kokaleku eguzkitsuagoa eta haizetsuagoa delako. Gainera, zuhaitzek eta beste landare batzuek lurreko elurra geldoago desgertzea eragin dezakete, eguzkitik eta haizetik babesten baitute. Gainera,
elur-jausiek
eta elur urtu turrustek lurra eta landareak
higatu
ditzake.
Era berean, elurrez estalitako landaretza
izozte
gogorretatik babestuta dago, elur geruza isolatzaile termiko ona baita. Tontorretako zenbait landarek beren bizialdia jarraitzen dute neguan. Adibidez,
negu-txilintxa
(
Galanthus nivalis
) elur geruza zeharkatzeko gai da
loratzeko
.
Elurrak animalia barietate handi baten bizileku da, hala gainean zein azpian.
Ornogabe
asko elurretan garatzen dira, hala nola
armiarmak
,
liztorrak
,
kakalardoak
eta
collembola
k. Horrelako
artropodoak
normalean aktiboak dira 5 °C azpiko tenperaturetan. Ornogabeak bi taldetan sailkatzen dira, izozpeko tenperaturan bizirauteari dagokionez: izoztea jasaten dutenak eta izoztea ekiditen dutenak. Lehenengo taldekoak esaterako, asko hoztu daitezke
izotz-kontrakoak
jariatzeko gai direlako. Organismo batzuek
barau
egiten dute neguan,
digestio
-prozesutik izoztu daitezkeen edukiak kanporatuz.
Ornodun
txikiak aktiboak izan daitezke elur azpian. Horien artean,
arrabio beltzak
(
Salamandra atra
) elurretan aktibo daude -8 °C tenperaturan; udaberrian azaleratzen dira eta
urmael
urtuetan erruten.
Ugaztunen
artean, aktibo jarraitzen dutenak 250g baino txikiagoak izan ohi dira.
Orojaleek
aukera gehiago dute
sorgorraldia
edo
hibernazioa
egiteko, eta
belarjaleak
berriz, elur azpian janaria gordetzeko. Adibidez,
lursaguek
3 kg arteko janari gordetzen dute eta
pikek
20 kg arte.
Saguak
eta lursaguak elurpeko espazio ilun eta lasaian bizi dira, tunel-sare batean barrena etengabe mugituz eta landareen
zurtoinak
marruskatuz. Lursaguak taldekako bizilekuetan ekartzen dira, elkarren artean berotzeko. Gainazalean,
otso
,
koiote
,
azeri
,
katamotz
eta
erbinudeek
elurpeko gordeleku horien beharra dute janaria lortzeko, eta maiz sartzen dira elur geruzan haiek aurkitzeko
[10]
.
Elurra poliki-poliki bilakatzen da ur likido. Horregatik, askoz hobeto iragazten da lurrean eta
euri
-urak baino gehiago elikatzen du
geruza freatikoa
. Hala ere giroa azkar epeltzen bada, euriarekin elkarturik
uholde
kaltegarriak eragin ditzake.
Bat-bateko elurteek azpiegiturak eta zerbitzu publikoak eten ditzakete, giza jarduera geldiaraziz, baita baldintza meteorologiko horietara ohituta dauden eskualdeetan ere. Aireko eta lurreko garraioa erabat itxi daiteke. Oinarrizko zerbitzu publikoek ere (elektrizitatea, telefono-lineak eta gas-hornidura) huts egin dezakete. Elurteek eragin negatiboa izan dezakete sistema
fotovoltaikoen
errendimenduan.
Elur ugariko eremuetan bizi diren biztanleek elurretan zehar bidaiatzeko hainbat modu garatu dituzte, hala nola
eskiak
,
elur-erraketak
eta zaldiek, txakurrek edo beste animalia batzuek eta/edo
elur-motorrek
tiratutako
lerak
.
Elurrak irais-tu egiteko aukera ematen du. Horrela,
aisialdian
eta
kirola
egiteko estimatua da oso:
eskia
(
alpetarra
,
iraupenekoa
, muturrekoa),
luge
jeitsiera,
snowboarda
,
elur-erraketa
,
bobsleigha
eta abar.
Eski-estazioetan
, pistak prestatuta daude eta eskiatzaileak eramateko zerbitzuak eskeintzen dira (igoera mekanikoak:
teleskiak
,
teleaulkiak
,
teleferikoak
). Elurra ziurtatzeko eta aisialdi mota hau iraunarazteko,
elur-kanoia
asmatu zen elurra artifizialki sortzeko.
Elurra
isolatzaile termiko
bikaina da, aire asko baitago barruan.
Inuitek
etekina atera zioten ezaugarriak honi, elurrezko bizilekua eraikitzeko:
iglua
. Egitura
hemisferikoa
du eta elur-bloke gogortuz egina dagoe. Gailurra izotz bloke zeharrargizkoa da eta guztia ur izoztuarekin sendotzen da. Kanpoan -40 °C bada ere, barruan -5 °C da lurrean. Baina iglua ez da inuiten ohiko etxea, baizik-eta ehizarako aterpea aldi baterako.
Unicoden
, hiru ikur daude elurrari buruz U2700 taulan
[11]
:
- U+2744:
?
, elur-maluta
- U+2745:
?
, elur-maluta itxia
- U+2746:
?
, elur-maluta lodia
Errepublikar egutegian
,
elurra
zen
elurkor
hileko lehen egunaren izena
[12]
.
Esaera ugari dago elurra adierazgarri duena, esaterako, hauek:
- Elur urte, gari urte
- Negua elurte, uda ogite
- Otsailean lainoa noraino, elurra gero haraino
- Abenduko elurra gazta zaharraren pare
- Elurretan jaio eta izotzetan bataiatu
- Izotzileko elurra, burnia; otsailekoa, altzairua; martxokoa, harria; apirilekoa, lurra; eta maiatzekoa, gazura
- Urtarrileko elur, burdinazko elur
- Elurra mendian, haize hotza herrian
- Elur melur, ez nauk hire beldur, etxean badiat nahiko arto eta egur.
- Ezkur urte, elur urte
Denboraldiko elurterik handienaren munduko errekorra guztira
Bellingham
(AEB) hiriko Baker Ski Area mendian izan zen, 1998-1999 denboraldian, 2.896 cm elur jaso zuena
[13]
, horrela aurreko errekorra gaindituz,
Rainier mendian
(AEB), 1971-1972 denboraldian 2.850 cm-rekin
[14]
.
Urteko batez besteko elurterik handienaren munduko errekorra 1.764 cm-koa da, Sukayu Onsen hirian (
Hakk?da mendiak
,
Japonia
), 1981-2010 denboraldian
[15]
.
Elur lodieraren munduko errekorra 1.182 cm da, Ibuki mendiaren hegalean neurtu zen,
Shiga
prefekturan, Japonian, 1927ko otsailaren 14an
[16]
.
Elur gehien duen eta milioi bat biztanle baino gehien dituen hiria
Sapporo
da, Japonian. Urtean, batez beste, 595 cm elur izaten du.
-
Elur egin berria
-
-
-
Elurra adar batean (
Krakovia
).
-