Els Joglars
katalan
antzerki
-talde independentea da.
Mimoen
talde klasiko gisa sortu zuten
1963an
, baina urte gutxiren buruan hitza ere erantsiz joan ziren. Sortu zenetik
Albert Boadella
izan du zuzendari. 80ko hamarraldiaz geroztik,
Espainiako
antzerki-taldeen ereduetako bat bihurtu da. Taldearen ezaugarririk nabarmenenak, alde batetik, umore kritiko, lotsagabe eta adeigabea, eta bestetik, espazio-denbora aukeren bilaketa etengabea (
italiar
erara) dira.
Frankismoaren
garaian,
katalanez
mintzatu ezin zirenez, zentsura ekiditeko antzezteko bide berriak asmatu behar izan zituzten: 70eko hamarraldira arte antzerki mutuak egin zituzten, baina berritzaileak, aurrerakoiak eta oso barregarriak zirenez, mimo klasikoen mugak gainditu zituzten.
1974an
bi hizkuntzatan antzezten hasi ziren, katalanez eta gaztelaniaz. Garai hartan antzeztu zuten beren obra nagusietako bat:
Alias Serrallonga
. Baina lehenago ere eginak zituzten ehunka antzezlan Espainian eta Espainiatik kanpo:
Mimodramas
(1963),
L´art del mim
(1964),
Deixebles del silenci y pantomimes de Music-Hall
(1965),
Mimetismes
(1966),
Calidoscopi
(1967),
El diari
(1968),
El joc
(1970),
Cruel urbis
(1972) eta
Maridous
(1973).
1977an
taldea epaitu eta kondenatu egin zuten,
La torna
antzezlanean preso politiko baten hilketaren parodia egiteagatik; ondorioz, bertako kideek atzerriratu egin behar izan zuten. Haietako batzuek, Albert Boadella zuzendari zutela,
M-7 Catalonia
eratu zuten
Frantzian
.
Espainiako trantsizio-garaian Kataluniara itzuli, eta
Bartzelona
inguruko herri batean finkatu ziren. Harrezkero, lan nabarmen, ironiko eta poetikoak antzeztuz aritu dira etengabe:
Bye bye Beethoven
(1987),
Yo tengo un tio en America
(1991),
Ubu president
(1995),
La Trilogia
(2011) eta
2036 Omena-G
(2010), besteak beste.