Wikipedia, Entziklopedia askea
Edith Head
(
San Bernardino
,
Kalifornia
,
1897ko
urriaren 28a
-
Los Angeles
,
1981eko
urriaren 24a
) estatubatuar jantzi-diseinugilea izan zen. Zortzi
Oscar Sari
irabazi zituen jantzien diseinu onenaren kategorian 1948 eta 1973 artean.
Los Angeleseko Chouinard Art Instituten diseinua ikasi zuen eta
Paramount Picturesek
1923an kontratatu zuen jantzien zirriborroak egiteko. 1943an
The Jungle Princess
filmean
Dorothy Lamourrentzat
egin zuen
sarong
-arengatik aintzatespena jaso zuen. 1948an Jantzien diseinu onenaren Oscar Saria sortu zen eta Headek 35 izendapen jaso zituen eta 8 aldiz irabazi zuen.
Paramount Picturesen lan egin zuen 1967ra arte. Urte horretan konpainiak ez zion kontratua berritu.
Alfred Hitchcockek
Universal Picturesen
sartzera gonbidatu zuen eta 1973an bere azken Oscar Saria irabazi zuen.