Wikipedia, Entziklopedia askea
Edgar Faure
(
Beziers
,
1908ko
abuztuaren 18a
-
Paris
,
1988ko
martxoaren 30a
) frantses politikaria eta idazlea izan zen.
Diputatu erradikal-sozialista izan zen 1946-1958 bitarteko urteetan eta
IV. Errepublikako
zenbait gobernutan ministro eta Kontseiluko lehendakari izan zen. Bigarren ministroaldian,
Mohammed V.a Marokokoa
erregetzan jarri, eta
Tunisiari
autonomia ematea erabaki zuen. Asanblea Nazionalean gehiengoa galdurik, hura desegin zuen (1955eko abendua), eta aginpidetik baztertua geratu zen Fronte errepublikanoak garaipena lortzean. Finantzetako ministro izendatu zuten (1958), eta ondoren senatari (1959-66);
De Gaulle
jeneralarekin bat egin zuen eta
Txinako Herri Errepublikarekin
harremanak berritzen saiatu zen (1963). 1968ko maiatzaren ondoren, Hezkuntza ministro izendatu zuten. Azkenik, 1973ko hauteskundeen ondoren, Asanblea Nazionaleko lehendakari izan zen. Polizia-eleberriak idazten zituen,
E. Sanday
goitizena erabiliz.
≪Aljeria funtsean
nekazaria
da, eta lurzoru
elkorra
eta
klima
latza du. Hori dela-eta,
demografiaren
hazkundeak hainbat ondorio ditu: azpienplegu kronikoa; landetatik jendea hirietako
txabola-auzoetara
joatea; eta etengabe hazten ari den norbanakoz eta
sendiez
osatutako masaren miseria eta etsipena.
Proletariotza
hazten eta egunetik egunera gehiago haserretzen ari da. Guk hezitako burgesia
musulman
txikia, berriz, irtenbide ekonomiko, eta batez ere administratibo eta politiko baten bila dabil, alferrik. Baina ez du aurkitzen.
Administrazioan
musulmanen proportzioa oso txikia da; erreforma guztiak (...) 1947ko
Aljeriako
estatutua ere, etengabe saboteatu dituzte. Beharrezkoa da kemena izatea, bai eta guk agindutako gehienak ez direla bete onartzea ere (...). Egoera horretatik, nahigabe bikoitza sortu da: masaren gizarte-ezinegona eta
elitearen
politika-ezinegona. Bi ezinegon horiek batera aparteko indar izugarria osatzen dute.≫
"Jacques Soustelle", Edgar Faurek Frantziako Gobernuari egindako txostena, 1955eko ekainak 1.