Wikipedia, Entziklopedia askea
Dragonwyck
20th Century Foxek
1946an ekoiztutako filma da,
Gene Tierney
,
Walter Huston
eta
Vincent Price
aktoreek antzeztua,
Joseph L. Mankiewiczek
zuzendua. Mankiewiczek berak moldatu zuen gidoia, Anya Seton idazlearen izen bereko eleberrian oinarrituta. Kredituetan ageri ez bada ere, ekoizpen lanetan
Ernst Lubitsch
aritu zen; izan ere Lubitsch zen filma zuzentzekoa, baina gaixo paratu eta Mankiewiczek ordezkatu zuen.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
|
Miranda Wells (
Gene Tierney
)
Connecticuteko
familia elizkoi bateko alaba da, heziketa estu eta zorrotza jaso duena. Haren lehengusu Nicholas Van Ryn (
Vincent Price
) da, New York aldean, Dragonwyck izeneko jauregian bizi den senide aberatsa. Lehengusuak Miranda haien etxera gonbidatuko du arreba jagoteko. Ilusioz beterik abiatzen da, baina hara heldutakoan topatuko duen giroa bestelakoa da.