Wikipedia, Entziklopedia askea
Dionisio Onaindia Landeta
(
Gernika
,
1918
), eskuzko espezialitateko pilotari profesional bat izan zen. Bere lehen abizena zen
Onaindia
bezala ezagutua zen.
Gernikan jaioa, Onaindia, esku pilotako aurrelaririk hoberenetakotzat hartzen da. Ez zuen banan-banakoan hoberena izateko dohairik, baina, binakako partiduetan,
1940ko hamarkadako
aurrelaririk hoberena izan zen. Garai hartako bere areriorik garrantzitsuena,
Atano VII.a
izan zen, honekin, pilotalekuetatik kanpo ere zihoan etsaitasun bat izan zuelarik.
Onaindiak,
1935ean
debutatu zuen.
Espainiako Gerra Zibilak
eragindako etenaldiaren ondoren, bere osperik handiena
Binakako
lehen txapelketak jokatu zirenean iritsi zen.
Urtzelai II.a
atzelari bezala izanda,
1940
-41 eta
1943an
ospatu ziren lehen bi edizioetako txapeldun izan zen.
1945ekoan
,
Mariano Lazkano
atzelari bezala zuela, berriz ere finalerako sailkatu zen, baina, lesio baten ondorioz,
Txikito Iraetakoak
ordeztu zuen finalean.
1945etik
aurrera, ez zen beste binakako txapelketarik jokatu
1961
arte, Onaindiari, txapela berritzea eragotzi ziona.
(1) Ligaxka bezala jokatu zen.
(2) Txikito Iraetakoak ordezkatu zuen
Onaindia
finalean, honek, lehiaketako gainontzeko partdiuak jokatu zituelarik Lazkanoren bikote bezala.