Deustuko Unibertsitateko liburutegia
, baita ere
Ikasteko eta Ikertzeko Baliabideen Zentroa
(
IIBZ
) izenez ezaguna,
Deustuko Unibertsitatearen
zerbitzu eta eraikina da,
Bizkaiko
Bilbo
hiriburuan dago.
Abandoibarra
auzoko
Ramon Rubial kalearen
1. zenbakian dago,
Guggenheim Museoaren
eta
Euskalduna jauregiaren
artean,
Euskal Herriko Unibertsitateko paraninfoaren
ondoan (
Alvaro Siza
arkitektoarena).
Rafael Moneo
arkitektoak eginiko proiektua da eta
2009ko
urtarrilaren 27an
inauguratu zen.
Eraikinak bost solairu ditu kaleko mailatik gora, eta beste bost kaleko mailatik behera. Deustuko Unibertsitatearen eraikin nagusiekin,
Ibaizabalen
beste aldean,
Pedro Arrupe zubiarekin
lotzen da.
Liburutegi berria Ikasteko eta Ikertzeko Baliabideen Zentroa izateko pentsatuta dago, etengabeko prestakuntzarako eta unibertsitate eta kultura topagune izateko, oraina gogoan izanik eta etorkizunari begira, Deustuko Unibertsitate Elkarteak, mundu guztiko irakasle eta ikertzaileek, eta erakunde eta enpresek izan ditzaketen informazioko baliabideen beharrizanetara sartu ahal izateko
[1]
.
Deustuko Unibertsitateko Liburutegia 1886an sortu zen, eta ia 1.000.000 bolumen eta 10.000 aldizkako argitalpen baino gehiago ditu
[2]
.
Zuzenean hartzeko liburuak:
- Monografiak: argitalpen berriek eta karreretan agindutako bibliografiak osatzen dute.
- Aldizkako argitalpenak: gaur egun jasotzen diren aldizkako argitalpenen azken urteetako aleak dira.
- Erreferentziako bilduma: erreferentziako lanak (entziklopediak, hiztegiak...), irakurgeletan eta Erreferentzia Gelan daudenak, eta eguneratutako lanak irakurgeletan.
- e-Baliabideak: datu baseak, aldizkari elektronikoak, aldizkari ofizialak, eskura dauden baliabideak.
- Mediateka
.
Biltegiko bilduma:
- Monografiak eta atzera begirako aldizkako argitalpenak.
- Dozimoteka.
Ondare Bibliografikoa: Antzinako Funtsa eta Historikoa:
- Inkunableak
.
- 1830 baino lehen inprimatutakoak (Antzinako Funtsa).
- 1831-1900 bitartean inprimatutako liburuak (funts historikoa); 1831-1939 bitartean inprimatuak (euskal funts historikoa).