Wikipedia, Entziklopedia askea
Denis Sassou-Nguesso
(
Edu
,
Ekuatore Afrika Frantsesa
,
1943ko
azaroaren 23a
)
kongoar
militar ohia eta politikaria da.
1997tik
Kongoko Errepublikako
presidentea da, eta kargu bera izana zuen
1979
-
1992
bitartean.
1960an
armadan sartu zen, eta Aljerian eta Frantzian jaso zuen prestakuntza. Karrera politikoa
1968an
hasi zuen,
Marien Ngouabi
jenerala agintera eraman zuen estatu kolpean parte hartuta. Ngouabik Kongoko Langileen Alderdia (PCT) sortu, eta Nguesso Defentsa ministro izendatu zuen.
1977an
Ngouabi hil egin zuten, ordea,
estatu-kolpe
saio batean. Horren ondoren,
Joachim Yhombi-Opangok
heldu zion presidentetzari. Bi urte egin zituen karguan.
1979an
estatu-kolpea eman zuen Nguessok, eta bere gain hartu zituen presidentetza eta armadaren gidaritza.
[1]
Hala ere,
1992ko
bozak galdu eta
Pascal Lissoubak
hartu zuen haren lekua. Bost urterako baino ez, ordea. Iraultza lehertu zen
1997an
, Nguessok gidatua.
[1]
Horren ostean,
2002ko
,
2009ko
,
2016ko
[2]
eta
2021eko
[3]
hauteskundeetan berriz hautatua izan zen.