Wikipedia, Entziklopedia askea
|
Artikulu honek
erreferentziak
behar ditu.
Hemen
erreferentzia egiaztagarriak
gehituz lagun dezakezu.
|
David Lekuta Rudisha
(Kilgoris,
Kenia
,
1988ko
abenduaren 17a
)
800 metroko lasterketan
espezializatutako
atleta
bat da. Lortutako arrakasta handienak
Olinpiar Jokoetan
eta munduko txapelketan irabaztea ditu. Horretaz gain,
Londresko 2012ko Olinpiar jokoetan
munduko errekorra lortu zuen, 1’ 40” 91 denborarekin.
2010eko
denboraldian, urteko atleta onenaren saria eman zioten.
David Rudisha, Daniel Rudisha atletaren semea da
[1]
. Aitak 1968an Olinpiar Jokoetan domina lortu zuen.
David Rudishak bere kirol ibilbidea
2004an
hasi zuen, dekatloiko modalitatean, eta 2005ean Con O'Connel entrenatzaile irlandarrak gomendatu zion
800 metroetako
espezialitatea probatzea. Bertan, munduko txapelketa juniorrean urrezko domina lortu zuen.
2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetara
ezin izan zen aurkeztu, lesio baten erruz.
2009an
, Berlingo munduko txapelketan finalerdietaraino heltzea lortu zuen.
[2]
2012ko ekainaren 9an, lehen aldiz lasterka egin zuen txapelketa garrantzitsu batean, Diamond League txapelketan,
New Yorken
. 1’ 41” 12 denborarekin irabazi zuen. Ameriketako Estatu Batuetan ordu arte egin zen denborarik onena lortu zuen. Ekainaren 24an lehenengoz sailkatu zen Olinpiar Jokoetarako 800 metroko proban, Nairobin.
Londresen, 2012ko abuztuaren 9an,
Olinpiar Jokoetako 800 metroko lasterketan
urrezko domina lortu zuen, munduko marka hautsita, 1’ 40’’ 91 denborarekin.
[3]
Gaur egun Rudisha, 800 metroetan, munduko atletarik onena da.
[4]
ESPEZIALITATEA
|
DENBORA
|
LEKUA
|
EGUNA
|
400m
|
45, 15 s
|
Nairobi
|
2013/05/03
|
800 m
|
1’ 40’’ 91
|
Londres
|
2012-08-09
|