Wikipedia, Entziklopedia askea
David Lloyd George
(
Manchester
,
1863ko
urtarrilaren 17a
-
1945eko
martxoaren 26a
, T? Newydd, Llanystumdwy,
Gales
),
britainiar
politikaria
zen,
1916
-
1922
urteen artean
Erresuma Batuko
Lehen Ministroa
ere izan zen; haren agintaldiak
Lehen Mundu Gerraren
azken urteak eta gerra ondorengo lehenbiziko urteak barne hartu zituen.
Galestar
jatorriko familia batean hazi zen (
gales
a zen haren lehen hizkuntza) eta bizitzako azken urteak ere
Galesen
iragan zituen. Haren jatorria zela eta,
politika
giroan
Galestar Aztia
ezizena jaso zuen.
Abertzale sutsua eta erradikalismoaren jarraitzailea zen garai hartan eta gogor kritikatu zuen
Ingalaterrak
boerren
auzian izandako jokabidea. Alderdi Liberaleko buruzagi izan zen, merkataritzako ministro (1905-1908) eta
Exchequerreko kantzelari
(1908-1915) izendatu zuten. Aberatsen zergak igo zituen eta jauntxoen haserreaz baliatu zen haiek zuten aginpide maila
1911ko
legearen bidez murrizteko.
Bakezalea zen baina
Belgikako inbasioak
(1914) erabat aldarazi zuen bere politika eta Munizioetako ministro (1915-1916) eta Gerrakoa izendatu zuten (1916) kontserbadoreekin bat eginik. 1916an Lehen Ministro izendatu zuten eta zuhurtasun handiz gidatu zuen Ingalaterra garaipena lortu arte.
Lehen Mundu Gerra
amaitutakoan arazo handiak izan zituen aliatuekin bake-negoziaketak zirela eta. Barne-arazoak ere larriagotu egin zitzaizkion eta
Irlandaren
burujabetasuna onartu behar izan zuen (1921). Kontserbadoreek alde batera utzi zuten, eta orduantxe hasi zen alderdi liberalaren gainbehera.